Laborategi-zerbitzua

Laborategiko material suntsikorretan DNAsa-rik, RNAsa-rik eta DNArik ez dagoela ziurtatzeko analisiak

Análisis de ausencia de DNAsa RNAsa y ADN en fungibles de laboratorio

Material plastikoetan, laborategiko material suntsikorretan, oro har, eta analisi forentsean erabiltzen diren material suntsikorretan DNAsa-rik, RNAsa-rik eta DNArik ez dagoela analisi-zerbitzu bat dugu.

Gure zerbitzuetan sartzen dira:

  • Material biologiko kutsatzailerik (DNAsa, RNAsa, gizakien DNA, endotoxinak) ez dagoela ziurtatzeko analisiak.

Material plastikoetan eta laborategiko material suntsikorretan DNAsa-rik, RNAsa-rik, gizakien DNArik eta endotoxinarik ez dagoela aztertzeko saiakuntzak garatzen ditugu gure genetikako laborategietan; garrantzi berezikoa da biologia molekularrarekin eta/edo zelularrarekin erlazionatutako alorretan.

  • Analisi forentsean erabiltzeko material suntsikorren DNA-free analisia, PAS: 377-2012 arauaren arabera egina.

Analisi forentseari dagokionez, analisi forentsean erabiltzen diren material suntsikorretan DNAgatiko kutsadura detektatzeko analisiak egiten ditugu PAS 377:2012 arauarekin bat (“Specification for consumables used in the collection, preservation and processing of material for forensic analysis. Requirements for product, manufacturing and forensic kit assembly“); alor horretan erabiltzen diren material suntsikorren eta kiten fabrikatzaileei zuzentzen zaie bereziki arau hori.

Nori zuzendua

  • Oro har laborategietan erabiltzen diren material suntsikor eta plastikoen eta analisi forentsean erabiltzen diren material suntsikorren fabrikatzaile eta banatzaileak.
  • Laborategiak oro har.

Akreditazioak eta ziurtagiriak

Gobierno Vasco
Genetikako laborategia instalatzeko eta jardunean jartzeko Eusko Jaurlaritzak emandako osasun-baimena
Diagnostico-genetico-preimplantacional-DGP

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EDG) (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa

Diagnostiko genetikoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa