Laborategi-zerbitzua

Identifikazio genetiko forentsea - DNA analisiak

Identificación genética forense - Análisis ADN

Gure genetika-laborategiaren ardatza DNAren azterketa da, eta edozein jatorritako laginak aztertzen dira (mikroorganismoak, landare- eta animalia-espezieenak eta gizakienak).

Azken belaunaldiko sekuentziazio-teknologiak eta analisi genetikoko tresna tradizionalak erabiltzen ditugu; izan ere, tresna tradizionalak metodologia egokiena dira aplikazio askotan, gaur egun ere.

  • Pertsonak identifikatzea aztarna genetikoaren bitartez. Identifikazio forentsea

Eskaintzen ditugun zerbitzu genetikoen artean, profil genetikoen identifikazioko eta aztarna genetikoko saiakuntzak (DNA profiling eta DNA fingerprint) nabarmentzen dira. Funtsezkoak dira ikerketa kriminalean (analisi forentsea), pertsonen identifikazioan eta aitatasuna, filiazioa edo ahaidetasuna zehaztu behar direnean. ENAC erakundeak akreditatu gaitu, ISO 17.025:2017 arauaren arabera, analisi forentseetan erabiltzeko profil genetikoak identifikatzeko saiakuntzak egiteko.

  • Fluido biologikoak detektatzea

Akreditazio horretan beste saiakuntza batzuk ere sartzen dira; esate baterako, fluido biologikoen identifikazioa eta hondar biologikoetako DNA isolatu eta kuantifikatzea. Bi saiakuntza horiek beharrezkoak dira analisi forentsean, eta funtsezkoak dira gero profil genetikoak aztertu ahal izateko.

Gure akreditazioak dituen zerrenda kontsulta dezakezu.

Nori zuzendua

  • Puntualki mota horretako analisi genetikoak behar dituzten erakundeak eta zerbitzu hori eskaintzeko beharra duten laborategi publiko eta pribatuak.
  • Diagnostiko genetikoak behar dituzten ospitale eta klinikak.
  • Analisi masiboko teknologiak behar dituzten unibertsitateak eta ikerketa-zentroak.
  • Polizia zientifikoa (genetika forentsea, gizakien identifikazioa).

Akreditazioak eta aintzatespenak

ENAC 2511
ENAC / ILACek 4/LE2511 ziurtagiriaren bidez ziurtatutako laborategia, auzitegi-analisien saiakuntzetarako UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 arauari jarraituz.
Gobierno Vasco
Genetikako laborategia instalatzeko eta jardunean jartzeko Eusko Jaurlaritzak emandako osasun-baimena
Diagnostico-genetico-preimplantacional-DGP

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EDG) (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa

Diagnostiko genetikoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa