Laborategi-zerbitzua

NGS sekuentziazio masiboa, DNA microarrayak eta in vitro saiakuntzak

Secuenciación masiva NGS, ADN Microrrays, y Ensayos in vitro

Sektore biosanitarioarekin eta elikagaien sektorearekin batera egiten dugu lan genetikaren eta genomika funtzionalaren eremuan, sekuentziazio genikoa eta errendimendu handiko beste teknologia berri batzuk erabiliz. Sekuentziazio masiboa (NGS) sekuentzia analizatzeko teknologia aurreratuena da; test bakar batean, gene bat, zenbait gene (panelak) edo exoma osoa analizatzeko aukera ematen du, denbora laburrean eta kostu baxuarekin.

Ekipamenduan dauden teknologien artetik, hauek nabarmentzen dira:

  • Sekuentziazio genikoa: Illumina NGSa eta elektroforesi kapilarra.
  • Aldaketa genetikoak (mutazioak, SNPak, CNVak, LOHa) eta epigenetikoak (DNAren metilazioa) identifikatzea.
  • Transkriptomaren (Agilent oligo array) analisia.
  • Analisi bioinformatikoa eta emaitzen interpretazioa.
  • Zelulen kultiboak eta in vitro saiakuntzak: fluxu-zitometria, jarduera entzimatikoa, immunosaiakuntzak, bideragarritasun-saiakuntzak eta zelulen ugalketa.

Beste zerbitzu hauek ere baditugu: Metagenomika: Mikroorganismoak detektatu eta identifikatzen ditugu sekuentziazio-tekniken bitartez:

  • Inguruneko mikrobioen monitorizazioa.
  • Produktu farmazeutikoak egiten dituzten instalazioen kontrola.
  • Mikroorganismoen kontrola elikagai-industrian.
  • Birusen eta agente patogenoen identifikazioa (gizakietan eta animalietan).

ELIKAGAIEN segurtasuna, benetakotasuna, trazabilitatea eta kalitatea:

  • Iruzurrak detektatzea elikagaien etiketetan: animalia- eta/edo landare-jatorriko elikagai prozesatuetako osagaien identifikazio genetikoa.
  • Genetikoki eraldatutako organismoak (GMO) identifikatzea.

Nori zuzendua

  • Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (PGT-A, PGT-M) behar duten ugalketa lagunduko (IVEak) klinikak.
  • Diagnostiko genetikoak behar dituzten ospitale eta klinikak.
  • Analisi masiboko teknologiak behar dituzten unibertsitateak eta ikerketa-zentroak.
  • Polizia zientifikoa (genetika forentsea, gizakien identifikazioa).
  • Industria farmazeutikoak eta eratorriak. (farmakogenetika eta <i>companion disgnostics</i>).
  • Kalitate-kontrola elikagaien industrian (DNAsa-, RNAsa- eta DNA-free saiakuntzak).

Ziurtagiriak eta akreditazioak

Gobierno Vasco
Genetikako laborategia instalatzeko eta jardunean jartzeko Eusko Jaurlaritzak emandako osasun-baimena
Diagnostico-genetico-preimplantacional-DGP

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EDG) (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa

Diagnostiko genetikoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa