Sektore biosanitarioarekin lan egiten dugu genetikaren eta genomika funtzionalaren alorretan; errendimendu handiko NGS teknologiak (next generation sequencingn) erabiltzen ditugu, 4P medikuntza (pertsonalizatua, prediktiboa, prebentiboa eta parte-hartzailea) errealitate bihurtu eta pazienteei eskaintzeko.
Diagnostiko genetikoak aukera ematen du:
- Patologia jakin batzuekin erlazionatutako kausa genetikoak identifikatzeko.
- Gaixotasuna garatzeko eta joera hori hurrengo belaunaldiari transmititzeko arriskuaz informatzeko, eta dauden aukera eta estrategia terapeutikoei buruz aholku emateko.
Tumore-sindrome hereditarioen diagnostikoa.
- Bularreko eta obulutegiko minbizi hereditarioaren sindromea.
- Koloneko eta uzkiko minbizi hereditarioaren sindromea.
- Pankreako minbizi hereditarioa.
- Beste sindrome hereditario batzuk (melanoma, giltzurruneko minbizi hereditarioa eta kartzinoma medularra, besteak beste).
Gaixotasun neoplastikoen (tumore somatikoen) diagnostikoa. Sekuentziazio masiboko teknikak (NGS) teknikak erabiltzen ditugu, geneak eta eremu geniko espezifikoak (HotSpots) analizatuta, tumore somatikoetako mutazio-panelak identifikatzeko. Zelulen hazkundean eta progresioan eta tumoreen aurkako tratamendu espezifikoen aurren duten inplikazioagatik hautatzen dira gene eta eremu geniko espezifiko horiek; horri esker, terapia egokia esleitzen da, tumorearen ezaugarri molekularren arabera.
Nori zuzendua
- Diagnostiko genetikoak behar dituzten ospitale eta klinikak.
- Analisi masiboko teknologiak behar dituzten unibertsitateak eta ikerketa-zentroak.
- Polizia zientifikoa (genetika forentsea, gizakien identifikazioa).
- Industria farmazeutikoak eta eratorriak. (farmakogenetika eta <i>Companion disgnostics</i>).
Akreditazioak eta aintzatespenak
Genetikako laborategia instalatzeko eta jardunean jartzeko Eusko Jaurlaritzak emandako osasun-baimena