Azpiegitura

Botikak fabrikatzeko instalazioa - Laboratorium SANITATIS

tecnalia-cdmo-planta-fabricacion-medicamentos-sanitatis.jpg

Laboratorium Sanitatis by TECNALIA laborategiak AEMPS agentziaren baimena du botikak eta ikertzen ari diren botikak fabrikatzeko eta inportatzeko; haren erregistro-zenbakia 4163E da, eta GMP ziurtagiria du.

Instalazio berezi bat dugu, aukera handiak dituena eskalatzeko eta botikak, osasun-produktuak eta kosmetikoak fabrikatzeko, GMP arauak aplikatzeko eta betetzeko ingurunerik zorrotzenean.

Deskribapena

Sektore farmazeutikoko enpresa handien konfiantza dugu, gure fidagarritasunari, lehiakortasunari eta esperientziari esker.

Produktuak:

  • Gizakietan eta animalietan erabiltzeko botikak
  • Osasun-produktuak
  • Elikadura-osagarriak
  • Kosmetikoak

Saiakuntza klinikoetarako loteak fabrikatzea:

  • Inportatzea
  • Plazeboak eta botikak fabrikatzea
  • Estaltze-estrategia diseinatzea
  • 1. eta 2. egokitzapenetarako etiketa jartzea
  • Biltegiratzea
  • Bidalketa kudeatzea
  • Botikak itzultzea, bateragarritasuna egiaztatzea eta suntsitzea

Lote pilotuak edo erregistro-loteak fabrikatzea:

  • Fabrikatzea
  • Teknika analitikoen transferentzia

Hirugarrenentzako lote industrialak fabrikatzea:

  • Kalitate-kontrola: APIentzako, eszipienteentzako eta amaitutako produktuentzako ziurtatze analitikoak
  • Garbiketa-prozesuak fabrikatzea eta baliozkotzea
  • Loteak analizatzea eta askatzea
  • Biltegiratzea

Fabrikazio industriala:

  • Lote-tamainak eskala industrialera egokitzea
  • Prozesu berriak baliozkotzea

Forma farmazeutikoak:

  • Solidoak
  • Likidoak
  • Erdisolidoak

Ekipamendua:

  • Nahastea: danbor-nahasgailua, V, Cyclops Vima
  • Pikortatzea: abiadura handia, oszilatzailea
  • Lehortzea: estatikoa, ohantze fluidizatua
  • Kapsulagailuak: eskuzkoa, Macofar CD-40
  • Konprimatzaileak: Kilian
  • Konprimatu estaliak: Estaldurako IMA-70 danbora
  • Likidoak: 100 L-ko, 2.400 L-ko erreaktoreak
  • Erdisolidoak: 10 L-ko, 300 L-ko nahasgailuak
  • 1.a:
    • Hodiak: Alu, PE
    • Flaskoak: beira, PET
    • Blisterretan sartzeko makina
  • 2.a:
    • Bilsterretan sartzeko makina, ALU/ALU eta PVC/ALU
    • Kutxatiletan sartzeko makina
    • Etiketa jartzeko makina

Nori zuzendua

  • Beren botikak egiteko partner bat nahi duten laborategi farmazeutikoak.
Ikusi gehiago

Ziurtagiriak eta aintzatespenak

AEMPS
Garapen Farmazeutikoko Laborategia Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauetan (NCFak): Giza erabilerako botiken eta ikertzen ari diren botiken kalitate fisiko-kimikoaren kontrola
AEMPS
Fabrikazio-instalazioa Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauen (NCFak) arabera: Giza erabilerako botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa, psikotropoak eta estupefazienteak barne / Ikertzen ari diren botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa
ISO 13485
Botikak fabrikatzeko instalazioak medikuntzako gailuen industriako kalitate-kudeaketaren ISO 13485 ziurtagiria du.
cat-farma-cdmo-tecnalia-mini

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa