Hirugarrenentzako ikerketa eta garapen farmazeutikoko zerbitzuetan espezializatuta gaude. Forma farmazeutikoen garapen galenikoa egiteko aukera eskaintzen dugu, bezeroaren beharretara eta medikamentuaren eskakizunetara egokituta. Produktu farmazeutikoak, albaitaritzakoak eta sanitarioak eta elikadura-osagarriak garatzen ditugu.
Garapen galenikoa garapen farmazeutikoaren hasierako fasea da, funtsezkoa, eta pauso hauek egiten dira:
- Aurreformulazio-azterketak.
- Medikamentu berritzaile eta generiko eta salmenta librekoen (OTC) garapen galenikoa.
- Medikamentuak emateko modu berrien diseinu eta garapen galenikoa.
- API edo printzipio aktiboen eta eszipienteen bateragarritasun-azterketak.
- Fabrikazio-prozesuen diseinua.
- Teknologia-transferentzia.
- Adituen txostenak.
- Patenteen azterketa.
Jarraian zehazten diren instalazio eta ekipamenduak ditugu gure garapenetarako: Solidoak:
- Konprimatzeko makina birakaria eta eszentrikoa.
- V erako eta abiadura handiko nahasgailuak.
- Pikorkatzeko makina.
- Ohantze fluidizatua.
- Estaldura-ontzia.
- Kapsulagailua.
- Estrusio-/esferonizazio-makina.
- Esprai-lehorgailua.
- Liofilizagailua.
- Boluminometroa.
- Rotolaba.
Likidoak eta erdisolidoak:
- Pala-irabiagailua.
- Ultra-Turrax homogeneizagailua.
- Errota koloidala.
- Erreometroa.
- Biskosimetroa.
- Osmometroa.
Kontrol-ekipamenduak:
- Balantza analitiko eta hezetasunekoak.
- Gogortasun-neurgailua.
- Friabilometroa.
- Disgregagailua.
- Disoluzio-testerako ekipamendua eta frakzio-kolektorea.
- Laser izpien difrakzioan oinarritutako azterketa granulometrikoko ekipamendua eta Coulterra.
Beste ekipamendu batzuk:
- Segurtasun biologikoko kabina.
- Ekorketako kalorimetria diferentziala (DSC).
- Blister-makina.
Nori zuzendua
- Laborategi farmazeutikoak.
Ziurtagiriak eta akreditazioak
Garapen Farmazeutikoko Laborategia Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauetan (NCFak): Giza erabilerako botiken eta ikertzen ari diren botiken kalitate fisiko-kimikoaren kontrola
Fabrikazio-instalazioa Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauen (NCFak) arabera: Giza erabilerako botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa, psikotropoak eta estupefazienteak barne / Ikertzen ari diren botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa
Botikak fabrikatzeko instalazioak medikuntzako gailuen industriako kalitate-kudeaketaren ISO 13485 ziurtagiria du.