Printzipio aktibo edo APIetan, eszipienteetan eta produktu bukatuetan analisi oso bat egiteko behar den teknologia dugu.
Aztarna-metalak aztertzen ditugu ICP-OES emisio-espektrometria bidez eszipienteetan, lehengaietan, bitarteko produktuetan eta produktu bukatuetan, USP 233 eta 233 kapitulu orokorrak eta ICH Q3D gida oinarri hartuta.
- 1. klasea: As, Cd, Pb eta Hg.
- 2A klasea: Co, Ni, eta V.
- 2B klasea: Ag, Au, Ir, Os, Pd, Pt, Rh, Ru, Se eta Tl.
- 3. klasea: Ba, Cr, Cu, Li, Mo, Sb eta Sn.
- Bestelakoak: Al, B, Ca, Fe, K, Mg, Mn, Na, W, Zn, etab.
Zerbitzu hauek ere baditugu:
- Plasma bidezko emisio-espektrometria bidez (ICP-OES) metalak aztertzeko metodoa doitzea eta baliozkotzea.
- Sektore farmazeutikoan plasma bidezko emisio-espektrometria bidez (ICP-OES) metalak aztertzeko teknikaren inguruko aholkularitza.
Nori zuzendua
- Laborategi farmazeutikoak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
Garapen Farmazeutikoko Laborategia Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauetan (NCFak): Giza erabilerako botiken eta ikertzen ari diren botiken kalitate fisiko-kimikoaren kontrola
Fabrikazio-instalazioa Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauen (NCFak) arabera: Giza erabilerako botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa, psikotropoak eta estupefazienteak barne / Ikertzen ari diren botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa
Botikak fabrikatzeko instalazioak medikuntzako gailuen industriako kalitate-kudeaketaren ISO 13485 ziurtagiria du.