Laborategi-zerbitzua

Medikamentuen garapen analitikoa

Desarrollo analítico de medicamentos

Gure instalazio modernoei esker, medikamentuen garapen galeniko eta analitiko ezin hobea egiten dugu. Egoera guztietarako egonkortasun-ganberak ere baditugu, mota guztietako ICH azterketak egin ahal izateko. Hainbat forma farmazeutikotako formulazioak eskaintzen ditugu: solidoak (konprimatuak, kapsulak), likidoak (esekidurak, soluzioak) eta erdisolidoak (gelak, kremak), besteak beste.

Industria farmazeutikorako, kosmetikorako eta albaitaritzakorako zerbitzu analitikoen aukera zabal bat dugu. Esperientzia handia dugu espezialitate farmazeutikoen, medikamentu generikoen eta salmenta libreko edo OTC produktuen garapenean. Proiektu osoak eta garapen-faseko fase jakin batzuk egiten ditugu.  Garapen analitikoa:

  • Garapen-azterketak eta teknika analitikoen baliozkotzea.
  • Lehengaien karakterizazioa, farmacopearen arabera.
  • Lehengaietako eta produktu bukatuetako printzipio aktiboen, ezpurutasunen eta degradazio-produktuen kuantifikazioa.
  • Degradazio behartuko azterketak.
  • Fabrikazio industrialeko sorten kalitate-kontrola.
  • In vitro disoluzio-profilak.
  • Disoluzio-ingurunearen bereizketa-ahalmenaren azterketa.
  • Teknika analitikoen transferentzia.
  • Ezpurutasun metalikoen azterketa ICP-OES bidez.

Nori zuzendua

  • Laborategi farmazeutikoak.

Akreditazioak eta aintzatespenak

AEMPS
Garapen Farmazeutikoko Laborategia Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauetan (NCFak): Giza erabilerako botiken eta ikertzen ari diren botiken kalitate fisiko-kimikoaren kontrola
AEMPS
Fabrikazio-instalazioa Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauen (NCFak) arabera: Giza erabilerako botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa, psikotropoak eta estupefazienteak barne / Ikertzen ari diren botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa
ISO 13485
Botikak fabrikatzeko instalazioak medikuntzako gailuen industriako kalitate-kudeaketaren ISO 13485 ziurtagiria du.
cat-farma-cdmo-tecnalia-mini

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa