Sendagaien garapen farmazeutikoan lan egiten dugu: garapen galeniko eta analitikoak ez ezik, egonkortasun-saiakuntzak ere egiten ditugu.
Formulazio-soluzioak eskaintzen ditugu hainbat forma farmazeutikotan: solidoak (konprimituak eta kapsulak), likidoak (esekidurak eta soluzioak) eta erdisolidoak (gelak eta kremak).
Farmazia-garapenerako gako-teknologiak:
- Garapen galenikoa: sendagai berrien diseinua eta formulazioa. Teknologia farmazeutikoaren oinarri teknikoak ezagutzea.
- Garapen analitikoa: sendagaien kontrol fisiko-kimikoa eta biologikoa. Teknika analitikoak diseinatzea eta baliozkotzea.
- Saiakuntza klinikoak: I. eta IV. faseetako saiakuntzen diseinua.
- Fabrikazio-teknologiak: fabrikazio-teknikak ezagutzea, lote pilotuak diseinatzea eta erregistratzea, eta eskalatzea.
Farmazia-, kosmetika- eta albaitaritza-industriei laguntzen diegu. Esperientzia handia dugu farmazia-espezialitateak, sendagai generikoak eta OTC produktuak garatzen, eta proiektu osoak ez ezik garapen-prozesuaren fase zehatzak ere lantzen ditugu.