Berria

200 parte-hartzaile 2019ko Euskampus Bordeaux Egunean

2019ko azaroaren 29a

Jardunaldi irekia da EHUko, Bordeleko Unibertsitateko, DIPCko eta Tecnaliako pertsona guztientzat

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, Bordeleko Unibertsitateak, Donostiako International Physics Centerrek (DIPC) eta TECNALIAk topaketa bat egin dute gaur; erakunde horiek sustatzen duten Mugaz Gaindiko Euskampus-Bordeaux campuseko 200 ikertzailek hartu dute parte bertan.

Euskampus-Bordeaux Eguna ikertzaile-topagunean, Euskampuseko jakintza-poloek parte hartzen dute, UPV/EHU, TECNALIA eta DIPCren laguntzarekin, Bordeleko Unibertsitatearekin eta haren erakunde elkartuekin batera. Bordeleko Unibertsitateko La Bastiden egin da aurten.

Euskampus-Bordeaux Eguna gure hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren aberastasuna ospatzeko eta bizitzeko topagune bat da, baita Akitania Berriko eta Euskadiko eragileen artean adiskidetasun- eta laguntasun-sareak ehuntzeko edo sendotzeko topagune bat ere.

Euskampus Bordeaux Egunean, TECNALIAko sei ikertzailek Euskampusen jakintza-poloetan egin diren mugaz gaindiko zenbait lankidetza-adibide azaldu dituzte. 

  • Manu Montejo: Transregional cooperation in Food and Health areas
  • Eider Robles: Joint Research Laboratory Marine Energy
  • Javier del Ser: Joint Research Laboratory Artificial Intelligence
  • Juan José Gaitero: New Materials for Sustainability Knowledge HUB
  • Fernando Veiga: ENABLE Project (European Network for Alloys Behaviour Law Enhancement)
  • Ane Miren Irazustabarrena: SUN-PILOT Project (Subwavelength Nanostructure Pilot) 

Iñaki San Sebastian TECNALIAko CEOak jardunaldien amaiera-ekitaldian hau nabarmendu du: “Mugaz Gaindiko Euskampus-Bordeaux campusa lankidetza estrategikoaren adibide on bat da, lagungarri baitzaigu jakintzaren ekosistemak —hezkuntza, ikerketa eta garapenekoak—  sortzen jarraitzeko. Asmoa da eskualdeen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala indartzea, eta horrek nazioartean proiekzioa izatea. Halaber, inpaktu eta iraupen handiagoko I+G+Baren balio-kateak sortu nahi dira, ikuspegi erabat osagarrietatik begiratuta eta parte hartzen duten erakunde guztien sinergiak indartuta”.

Argibide gehiago