Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Lanbide Heziketako ehun irakasle trebatu ditugu 4.0 industrian, HETELekin, IK4-Teknikerrekin eta IK4-Azterlanekin batera
Hamabost zentrotako Lanbide Heziketako ehun irakasle 4.0 industrian trebatzeko asmoz, 4.0 mikroerronkak ekimena jarri du martxan HETELek, Euskadiko gizarte-ekimeneko Lankide Heziketako zentroen elkarteak, TECNALIArekin, IK4-Teknikerrekin eta IK4-Azterlanekin batera, BBKren Gizarte Ekintzaren babesarekin.
Horretarako, teknologian eta metodoan adituak diren 21 laguneko talde bat eratu zuten zentro teknologikoek eta HETELek, eta aditu horiek beren ezagutza helarazi diete beste ehun irakasleri; irakasleok, azkenik, 22 mikroerronka diseinatu dituzte, sei 4.0 alor hautatuetarako: gauzen Internet, robotika kolaboratzailea, big data, fabrikazio aditiboa, errealitate areagotua eta zibersegurtasuna.
4.0 industriaren oinarriko teknologiak mundu birtualekoak direnez nagusiki, parametro guztiak berraztertu egin behar dira. Horregatik, TECNALIAk trebakuntzan lagundu du, 4.0 industriako zibersegurtasunaren eta errealitate birtualeko eta errealitate aurreratuko interfaze aurreratuen sorreraren alorretan.
Behin 20 mikroerronkak diseinatuta, Lanbide Heziketako zikloetako ikasleekin erabiliko eta garatuko dira 2018-2019 ikasturtean, HETELen zentro guztietan. 4.0 mikroerronken mapa hori osatutakoan, 4 mikroerronka izango dira 4.0 esparru teknologiko bakoitzeko (guztira 6 esparru baitira), eta, hala, ziklo horietako programak material berritzailez aberastuko dira.