Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Erakunde hauen laguntza izan dugu: AIAS, AKZO NOBEL, EUROSURFAS, KATALUNIAKO GENERALITATEA, HEMPEL, HENKEL eta NORDSON
Maiatzaren 30ean, ‘Nuevas tendencias en durabilidad y sostenibilidad de pinturas industriales’ jardunaldia antolatu genuen Fira Barcelonan. Pintura industrialen iraunkortasunari eta jasangarritasunari lotutako joerak azaldu zituzten zenbait adituk. Zehazki, lortu nahi den helburuaren arabera eskuragarri dauden alternatibei eta prestazioei buruzko kezkei erantzun zieten.
Gure lankide Virginia Aseguinolazak, Industry Lab_services arloko zuzendariak, egin zien ongietorria parte-hartzaileei. Ondoren, Pilar Navarrok hartu zuen hitza; Eurosurfas 2020ren hurrengo edizioa aurkeztu zuen hark, zeina gainazal adimendunei buruzkoa izango baita.
AKZO NOBELeko Jaume Mestre merkatu industrialeko babesari eta dekorazioari buruz mintzatu zen, eta HEMPELeko Pere Catalàk, berriz, egitura-altzairuak babesteko estaldura intumeszenteak aztertu zituen.
Halaber, gure lankide Arantxa Pérezek UNE-EN_ISO 12944-6 arauaren eskakizun berriak azaldu zituen, eta María Vaquerok, berriz, industria-ingurunean altzairua korrosioaren aurka tratatzea estaldura babesleak erabiliz.
Etenaldiaren ondoren, NORDSON IBÉRICAko Gabriel Martínezek pintura-lerroetako prozesuen optimizazioa eta kontrola izan zituen hizpide, eta HENKEL IBÉRICAko Jordi Aguadok, berriz, gainazalen aurretratamenduak.
Azkenik, KATALUNIAKO GENERALITATEKO Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza Nagusiko Albert Avellanedak azaldu zuen zein diren eskuragarri dauden teknikarik onenak (TEO), eta REACH erregelamenduaren inguruan ere aritu zen.
Ekitaldia amaitzeko, mahai-inguru bat egin zuten, Gainazalen Akaberetako Industrien Elkarteko lehendakari Josep María Simó moderatzaile zela.
Pintura industrialak fabrikatzen eta aplikatzen dituztenek, pintura horiek erabiltzen dituzten industriek, industria petrokimikoek eta pintura industrialaren munduko profesionalek hartu zuten parte mahai-inguruan.