"TECNALIAko taldeak, AI4ES Cervera Bikaintasun AI4ES Sarearen lehenengo Datathonean sarituak”
Lehenengo AI4ES Datathonaren sari-ematea
Joan den otsailean AI4ES Cervera Bikaintasun Sarearen lehenengo Datathonaren sari-ematea egin zen. Sare hori datuan oinarritutako teknologia gaitzaileen bikaintasun-sarea da, eta honako hauek osatzen dute: CTIC, EURECAT, ITI eta TECNALIA zentro teknologikoek, Kataluniako Generalitateko Departament de Salutekin eta BASF enpresarekin lankidetzan.
AI4ES Datathonaren helburu nagusiak hauek ziren: adimen artifizialeko (IA) eta datuen analisiko teknologien erabilera sustatzea; datu-bolumen handiak prozesatzea dakarten enpresa- eta gizarte-mailako erronkak ebaztea; eta erronka horiek ebazteko aurkeztutako proiekturik onenak aitortzea.
AI4ES Datathonaren erronkak
2022ko edizioan, AI4ES Datathonak bi erronka planteatzen zituen:
- A. erronka: “Gaixotasunak detektatzea eta kuantifikatzea laboreak babesteko droneek hartutako irudietan oinarrituta (BASF)”
- B erronka: “Gaixotasun birikoen intzidentzia eta bilakaera (Kataluniako Generalitateko Departament de Salut)”
Datathon honetan adin nagusiko pertsona fisikoek parte hartu ahal izan dute, banaka edo taldeak osatuz, kategoria hauetan izena emanez: etorkizuneko promesak, espezialistak eta AI4ESko kideak. 79 izen-emate jaso ziren: 44 (% 56) A erronkan eta 35 (% 44) B erronkan. Haietatik, % 55 etorkizuneko promesen kategorian aritu ziren, % 34 espezialistenean eta % 11 AI4ESeko kideen kategorian.
TECNALIA sarituen artean
Epaimahaiaren bileraren eta balorazioaren ondoren, TECNALIAko taldeak garaile izan ziren planteatutako erronka bakoitzean. Aitorpen horrekin, sendotu egiten dira TECNALIAren lana eta trebetasuna adimen artifizialeko eta datuen analisiko teknologien arloan.
Jar zaitez harremanetan arlo horietan adituak diren gure taldeekin, elkarrekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.
- A erronka: "Gaixotasunak detektatzea eta kuantifikatzea laboreak babesteko droneek hartutako irudietan oinarrituta (BASF)". Saritua, ROBOUTONES (TECNALIA) taldea, Javier González Huartek, Ibon Merino Bermejok eta Iñigo Moreno i Cairetak osatua, AI4ES sareko kideen kategorian.
- B erronka: "Gaixotasun birikoen intzidentzia eta bilakaera (Kataluniako Generalitateko Departament de Salut)". Saritua, MENTATS (TECNALIA) taldea, Jesús Lópezek, Javier Del Ser-ek, Ibai Lañak eta Jon Ander Rivera Gonzálezek osatua, AI4ES sareko kideen kategorian.