Berria

Bizkaiko errepideetako tunelen segurtasunean parte hartzen dugu

2025ko urtarrilaren 16a
Participamos en la seguridad de los túneles de carreteras de Bizkaia

"Bizkaiko Foru Aldundiak azpiegitura seguruen aldeko apustua egiten du, erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera"

TECNALIA da Bizkaiko errepideetako tunel-sarearen segurtasuna zaintzen duen OITB partzuergoaren buru

2024an, Bizkaiko Tunelen Segurtasuna Ikuskatzeko Erakundeak (OITB) Bizkaiko lurralde historikoko errepideetako tunel-sarearen segurtasuna mantentzen jarraitu du, azpiegiturari, instalazioei eta haien ustiapenari dagokienez. Partzuergo horretako kide dira TECNALIA, SENER, TEKIA eta Valentziako Unibertsitatea.

Bizkaiko Foru Aldundiak azpiegitura seguruen aldeko apustua egiten du, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eta azpiegiturok erabilgarri mantentzeko.

OITBk 2024an egindako lanak

OITBk 2024an egindako lanen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Ahalmen handiko sareko tunelen ikuskapenak. Adibidez, Malmasin, Artatza, Mamariga eta Kadaguako tunelak, Autzagane eta Ermuko saihesbidekoak eta Metropoliaren Hegoaldeko saihesbidekoak. Errepideetako tunelen segurtasunari buruzko abuztuaren 23ko 135/2006 Foru Dekretuan eta segurtasun eta ustiapenerako jarraibide teknikoei buruzko apirilaren 24ko 91/2012 Foru Dekretuan segurtasunari buruz ezarriak dauden betekizunak betetzen diren ebaluatu da.
  • Elorrioko saihesbideko tuneleko larrialdiak kudeatzeko mahai-ariketa.
  • La Avanzadako tunela egokitzean araudia betetzen dela zaintzea.
  • Tunel berrien proiektuak berrikustea.
  • Proposatutako hainbat irtenbide teknikori erantzutea.

Esteka honetan, 21:45 minututik aurrera, azken urteetan tunelek izan duten bilakaerari buruzko elkarrizketa osoa ikus daiteke. Javier Cobeaga ekimenaren zuzendariak indarrean dagoen araudia azaldu du eta azpimarratu du ahalegin handia egin dela tunelak instalazio modernoenetara egokitzeko eta, ondorioz, Bizkaia nazio mailako erreferentzia bihurtu dela.