Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Inpaktu ekonomikoa eta soziala dira adimen artifizialeko I+G+Baren onurak banatzen dituzten bi ardatz nagusiak
Astelehenean, martxoak 4, Gobernuko presidenteak eta Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak adimen artifizialeko I+G+Baren Espainiako estrategia aurkeztu zuten, Granadan.
Estrategia garatu duen lantaldeko kide Javier del Ser, TECNALIAn adimen artifizialeko ikerketa aplikatuan aritzen diren lerro batzuen arduraduna, han izan da, eta adierazi du sei lehentasun nagusi daudela. Era berean esan du nahitaezkoa dela Espainiako I+G+Bko politiken eta EBko politiken eta esparru-programen arteko parekatze estrategikoa indartzea.
Adimen artifizialeko ikerketa aplikatuaren helburu bat industria adimenduna garatzea da, besteak beste. Industria adimendunaren garapena aurrerapen handi bat da eragiketa eta mantentze-lan adimendunak dituzten alorretan; izan ere, industriako aktiboen eragiketatik eta mantentze-lanetik datozen datu masiboen kudeaketan eta analisi aurreratuan laguntzen du, eta horrek lan-errendimendua hobetzen du.
Inpaktu nabarmena du 4.0 industrian eta energiaren eta ingurumenaren alorrean; 4.0 iraultza honen erronka dira, besteak beste, robotika aurreratua, adimen-metodo aurreratuak hedatzeko prestazio handiko arkitekturak, iragarri eta mugikortasuna kudeatzeko sistema adimendunak eta adimen artifizialak energia-jasangarritasunean duen inpaktua.
Zibersegurtasunari dagokionez, I+G+Bak paper garrantzitsua du adimen artifizialean. Ikasketa automatikoan oinarritutako defentsa-sistemetan egiten diren inbertsioek emaitza ekonomiko positiboa ematen dute.
Estrategiak helburu batzuk jartzen ditu administrazio publikoko, hezkuntzako, hiri adimendunetako eta osasuneko adimen artifizialeko I+G+Brako. Adimen artifizialak potentzial handia du “4p-en medikuntzan” (prediktiboa, pertsonalizatua, prebentziozkoa eta partizipatiboa), baita hiri adimendunen sektorean ere, eraikuntza digitaleko teknologien (BIM) eta adimen artifizialaren hibridazioaren bidez.
Ikerketa aplikatua egiten dugu estrategiak markatzen dituen eremu nagusietan, bai enpresa eragileekiko lankidetzan, bai aliantzetan ezagutza sortzen; esate baterako, Joint Research Lab (JRL) aliantzan, EHUrekin eta BCAMekin batera. Javier del Ser da baterako laborategi horren burua, eta nazioarteko aliantzak eta lankidetzak ditu, aipatutako aliantzaz gain.
Informazio gehiagorako, ikusi esteka hau.