Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
60 urtetik gorako 20 lagunek parte hartuko dute ATHLON kliniketan egingo den azterketa analitiko batean
ATHLON kliniken lankidetzarekin, adinekoen gaitasun funtzionala balioesteko metodo berri bat diseinatu dugu. Metodo berriak David Spine Concept deritzon sistema eta ekipamendua erabiltzen ditu adinekoen indarra eta mugikortasuna balioesteko; sistema hori bizkarreko arazoetarako erabili izan du lehenago ATHLONek bere kliniketan. Aipagai dugun metodo berriak Equimetrix soluzioa ere erabiltzen du, zeina TECNALIAk oreka balioesteko garatu baitu.
Hurrengo urratsa proposatutako metodoa balidatzea izango da, eta, horretarako, lortu diren emaitzak beste metodo eta eskala batzuekin —askotan hauskortasuna balioesteko erabiliak— lortutakoekin alderatuko dira.
Beraz, azterketa analitiko bat egingo dugu, maiatzetik irailera, 60 urtetik gorako 20 lagunen laguntzarekin. Parte-hartzaile bakoitzari, ordu eta erdiko hiruna saiotan, zenbait alderdi aztertuko zaizkio; besteak beste, mina, oreka, bizi-kalitatea eta indarra. Saio guztiak Donostiako ATHLON klinikan egingo dira, Urbieta kaleko 50.enean.