Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren alorrean, AENORen ziurtagiria UNE 166002:2021 arauaren azken bertsioaren eskakizunetara egokitu duen lehen erakundea izan da
Ikerketako eta garapen teknologikoko gure zentroak AENORen UNE 166002:2021 ziurtagiria lortu du, zeinak ziurtatzen baitu TECNALIAk betetzen duela UNE 166002 arauaren azken bertsioa ikerketa, garapen eta berrikuntzako prozesuen kudeaketan.
Ziurtagiri hori 2017an lortu zen UNE 166002:2014 ziurtagiriaren egokitzapen bat da. Hala, TECNALIA da AENORen ziurtagiria arauaren azken bertsioaren eskakizunetara egokitu duen lehen erakundea.
UNE 166002 arauaren 2021eko bertsioa martxoaren 11n argitaratu zen; batetik, kontuan hartzen ditu nazioarteko joera berriak, ISO 56002 arauan jasoak, eta, bestetik, nazioarteko arauko I+G+Bko zortzi printzipioak jasotzen ditu: ezagutza sortzea (ikerketan) eta balioa sortzea (berrikuntzan); liderrak etorkizunera begira egotea; norabide estrategikoa; kultura; xede bat duten ideiak; ziurgabetasunaren kudeaketa; moldakortasuna; eta ikuspegi sistemikoa.
Informazio gehiago