Berria

Aerosorgailuen ardatz nagusien hondarreko balio-bizitzaren ebaluazio ez-suntsitzaile automatikoak egiten ditugu

2021ko apirilaren 20a
EVALUACIÓN NO DESTRUCTIVA  AUTOMÁTICA DE LA VIDA ÚTIL  REMANENTE DE EJES PRINCIPALES  DE AEROGENERADORES

Aerosorgailuen ardatz nagusietan neke-pitzadurak agertzen eta hedatzen badira, baliteke ardatza haustea, eta are errotorea kolapsatzea ere

Aerosorgailuen ardatz nagusietan neke-pitzadurak agertzen eta hedatzen badira, baliteke ardatza haustea, eta are errotorea kolapsatzea ere. Eskuzko ikuskapen ultrasonikoa irtenbide bat izan daiteke, baina, teknika hori erabiltzeko, makina gelditu egin behar da, eta teknika horrek % 50era mugatzen du ardatzaren hondarreko balio-bizitzaren aprobetxamendua.

Ultrasoinuetan oinarrituta ardatzaren hondarreko balio-bizitza ebaluatzeko sistema autonomo bat diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea aukera bikaina da egoeran oinarritutako mantentze-lanak ezartzeko.

Sistema osoak elementu hauek ditu: transduktorez osatutako array eraztun-formako bat, ardatzaren aurrealdean finkatua, eta firmware batek gobernatutako elektronika. Erroko kausaren analisi baten emaitzetan oinarritzen da. Firmwareak detekzio-metodoa eta balio-bizitza kalkulatzeko algoritmo bat dauzka. Sistemak pitzadura neurtzen du, eta neurri horretan oinarritzen da. Alerta-maila batzuk programatzen dira: lehen detekzio-mailan, aurreikusten da stockean ardatz berri bat behar dela eta ardatza aldatu beharko dela; azken mailak adierazten du pitzadurak tamaina maximoa duela eta aerosorgailua gelditzea komeni dela.

Sistema, hasieran, hamar aerosorgailutan jarri zen, eta, ondoren, ehun sorgailutara hedatu zen. Hiru urtez lanean aritu ondoren, ikusi da sistemaren detekzio-gaitasuna eskuzko ikuskapenena baino hobea dela, eskuzko gaitasunak ezin dituelako hauteman ardatzaren konpresio-eremuko pitzadurak; horregatik, ardatzaren balio-bizitzaren aprobetxamendua % 50etik % 96ra bitartean luzatzen du.

Erabilitako metodologiaren oinarrian, ardatzetan egindako erroko kausaren analisia (RCA) eta ultrasoinuen bidezko detekzio-sistema pertsonalizatu berri eta kostu txikiko baten garapena daude. Sistema horrek RCAren ezagutza erabiltzen du, eta ardatzaren buru irisgarritik lotzen da.

Informazio gehiago

Erabilitako metodologia xeheago azaltzen da Saiakuntza Ez Suntsitzaileen Espainiako Elkartearen 94. aldizkarian argitaratutako artikuluaren pdf-an.