Berria

ALFANARek TECNALIA aukeratu du bere behe-tentsioko etengailu automatikoak (MCCBak) ziurtatzeko

2019ko irailaren 24a

TECNALIA aukeratu du ALFANARek bere behe-tentsioko etengailu automatikoak (MCCBak) ziurtatzeko

Saudi Electricity Companyk 2011tik aintzatesten dituen nazioarteko laborategi elektrikoen zerrenda esklusiboan dago gure zentroa.

ALFANARek gure laborategi elektrikoak aukeratu ditu bere behe-tentsioko etengailu automatikoak (MCCBak) ziurtatzeko, SEC (Saudi Electricity Company) konpainia elektrikorako, zehazki.

Mota-saiakuntzak apiril-maiatzean egin ziren, IEC 60947-2 arauaren eskakizunak betez, emaitza onekin. ALFANAReko ingeniari espezialistak aurrean zirela egin ziren, hain zuzen ere.

ALFANAR taldeari buruz

ALFANAR taldea Ekialde Ertaineko elektrizitatearen sektoreko talde industrial handienetako bat da. Egoitza Saudi Arabian du, eta fabrikazio-instalazioak, berriz, Emirerri Batuetan, Europan (Alemanian, Erresuma Batuan eta Espainian) eta Indian.

ALFANAR taldeko enpresek ekipo hauek fabrikatzen dituzte, besteak beste: banaketa-transformadoreak, potentzia-transformadoreak, behe-tentsioko eta tentsio ertaineko aparatuak, behe- eta goi-tentsioko kableak, behe-tentsioko etengailuak, babes-erreleak eta kontagailu elektroniko digitalak.