5.400 lagunetik gora izan ziren elikagaigintzako profesionalek elikagaigintzako profesionalentzat antolatutako nazioarteko ekitaldi honetan.
Ekainaren 15etik 17ra, Food4Future azokan izan ginen. Nazioarteko ekitaldi bat da, elikagaigintzako profesionalek elikagaigintzako profesionalentzat prestatua, eta sektorearen erronka handiei erantzuna bilatzea du helburu nagusi: nola optimiza daitezkeen prozesuak teknologiaren bidez, nola garatu daitezkeen negozio-eredu jasangarriagoak eta efizienteagoak, eta zein diren elikagai eta osagai berriak ekoizteko joerak.
Global Partner garenez, elikadura osasungarriarekin, jasangarritasunarekin eta digitalizazioarekin erlazionatutako gure teknologia nagusiak aurkeztu genituen BECen (Bilbao Exhibition Centre), hiru egun horietan. Ehun bisitari baino gehiago pasatu ziren gure standetik, eta sinergiak partekatu zituzten gure adituekin.
Kongresuaren lehen edizioan, elikagaigintzako erronka nagusiak landu dituzte nazioarteko 349 hizlarik 56 konferentziatan. Thomas Dietrich Osasunaren alorreko gure ikertzaileak hitzaldi bat egin zuen kongresuko auditorium nagusian: “Towards a Healthy and Sustainable Food System” (Elikadura-sistema osasungarri eta jasangarri baterantz). TECNALIAko adituek gidatutako mahai-inguru batzuetan ere parte hartu ahal izan genuen, eta kongresuaren jarduera-esparruetan egiten ditugun lanen berri eman genien gerturatu zirenei (5.400 baino gehiago).
Informazio gehiago