Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Hirugarren saria jaso dugu galdaketa injektatuan oinarritzen den teknologia berri baten garapena dela eta
Galdaketaren 73. Nazioarteko Biltzarra egin zen Krakovian iragan urrian. Lau egun iraun zuen, eta 200 aurkezpen, 180 poster eta 40 saio zientifiko egin ziren.
Nazioarteko ekitaldi tekniko ospetsu horrek aukera ematen du galdaketa-teknologiaren alorreko azken aurrerabideak eta berrikuntzak partekatzeko. Jarduera-programa zabala izan zuen Galdaketaren Nazioarteko Biltzarrak (World Foundry Congress), eta garapen ekonomikorako proposamen berriak sortu ziren jardunaldian, nazioarteko aukerak eta estrategia berriak baliatuz.
TECNALIAri dagokionez, artikulu zientifikorik onenaren hirugarren saria eskuratu zuen, lehenbizikoz bere historian. Abiadura motelean magnesioa injektatzea (squeeze castinga) oinarri duen fabrikazio-teknologia bati buruzkoa zen artikulua. Automobilgintzan masiboki erabiltzeko egitura-piezak egiten dira teknologia hori erabilita. Saridunak hauek dira: Iván Vicario eta Iñigo Crespo.
Presiopeko injekziozko squeeze casting prozesuak nabarmen hobetzen ditu propietate mekanikoak. Porositate baxua lortzen da prozesu industrializagarri baten bitartez, egun erabiltzen diren makinetan aldaketarik egin beharrik gabe eta arrazoizko prezioan.
Europako EFEVE ekimenak sustatu du lan hori, eta Europar Batasunak finantzatu du, zazpigarren esparru-programaren bidez. Besteak beste, Ford, Antolín Taldea eta Aurrenak izan ditu partaide proiektuak.
Aipatutako artikuluaz gain, ahozko lau aurkezpen ere egin zituen Tecnaliak biltzarrean, eta interes handia eragin zuten bertaratu zirenen artean.