Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
La Ciudad de las Estrellas (CIE) eta Tecnotur erakundeekin elkarlanean
Abuztuan, irailean eta urrian, jarduera batzuk egingo ditugu CIErekin batera antolatuta, astronomia eta astronautika herritarrengana hurbiltzeko asmoz: zeruaren behaketak, bisitak “El Viaje de iO” planetariora eta erakusketak. Jarduera guztiak Tecnoturren instalazioetan egingo dira, Chiclanan (Cádiz).
Zeruaren behaketak astearte, ostegun eta larunbat gauetan egingo dira, 21:30etik aurrera. Bertaratzen direnek udako konstelazio nagusiak ikusiko dituzte, bi orduz, laser baten laguntzaz. Halaber, Saturno eta Jupiter planetak ikusiko dituzte, erakundearen teleskopioei esker.
Goizetan, bestalde, “El Viaje de iO” planetarioa bisitatu ahal izango da, aldez aurretik tokia hartuta. Sei metroko diametroa eta lau metroko garaiera dituen kupula eramangarri bat da, eta 30 lagunentzako tokia du. Ikusleek bidaia bat egingo dute espazioan eta denboran, astronomiaren hastapenetatik gaur egungo misiorik berrienetara.
Jarduera horiek osatzeko, bi erakusketa izango dira, bata Philae taldeak (Jerez) utzia eta bestea, Armadaren Errege Behatokiak (San Fernando).
Gizakia ilargira iritsi zenetik 50 urte betetzen direla-eta antolatu dira jarduera horiek, eta TECNALIAk aukera horretaz baliatu nahi izan du beste erakunde batzuekin batera lan egiteko, zientzia eta teknologia aeroespaziala sustatzeko eta zabaltzeko.
Informazio gehiago hemen: CiEspacio