Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
RobotUnion ekimena robotikaren industriaren Europako lehen azeleratzailea da; haren bidez, startupek eta ETE-ek beren ideiak aurkeztu ahal izango dituzte
RobotUnion Europako azelerazio-programa bat da, eta robotikaren industriako Europako proiektu berritzaileak aurkitzen, babesten eta finantzatzen ditu. 2019ko apirilaren 30era arte har daiteke parte bigarren deialdian.
Europako 20 enpresak izango dute aukera robotikaren inguruko ekimenetan parte hartzeko, nekazaritzako elikagaiekin, osasunarekin, ingeniaritza zibilarekin eta fabrikazioarekin lotuak.
Programaren helburua da robotikaren sektoreko ETEak akuilatzea teknologia berritzailea gara dezaten eta, hala, punta-puntako teknologiarekin sektore honetan merkatu berriak zabaldu ditzaten.
Prozesuan, hautatutako enpresek Europako lehen mailako bost teknologia-zentroren laguntza izango dute: VTT Technical Research Centre of Finland, Danish Technological Institute, TU DELFT, TECNALIA eta PIAP. ETE-en zerbitzura egongo dira, behar duten ezagutza eta esperientzia teknologikoa emateko. Zentroek, berriz, negozio berriei buruzko trebakuntza digitala jasoko dute ISDIren eskutik (hezkuntza digitaleko munduko liderra).