Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Hizlari gisa parte hartzea aukera ezin hobea da sektoreko enpresa liderrek ikus zaitzaten
Fatxaden, estalkien, eta haien osagaien industriako ordezkari nagusiak, obrako agindu-emaileak, enpresa eraikitzaileak eta administrazio publikoak Arkitekturako Inguratzaileei buruzko VIII. Nazioarteko Kongresuan (ICAE, 2018) izango dira, berrikuntza teknologikoak sakon aztertzeko, gaurkotasun handieneko gaiez eztabaidatzeko eta etorkizunean inguratzaileak nolakoak izango diren azaltzeko. Gaur egun gure industriari gehien eragiten dioten zailtasunei eta konponbideei buruzko kasu praktikoak aztertuko dituzte.
Ekitaldi honetan hizlari gisa parte hartzea aukera ezin hobea da arkitekturako inguratzaileen sektorean Espainia mailan eta nazioartean lider diren enpresen, ikerketa-zentroen, unibertsitateen eta ekitaldira joaten diren ordezkari instituzionalen aurrean agertzeko.
Bidal iezaguzu “hizlari” aritzeko zure proposamena, eta, arkitekturako inguratzaileei buruz Espainian nahiz nazioartean egiten den jardunaldi profesional garrantzitsuenean, partekatu gurekin zure esperientzia eta ezagutza.
Ekitaldi berri honetan, gai hauek landu nahi dira: Inguratzaileen proiektuak eta obrak, energia-efizientzia, metatze termikoa eta sistema fotovoltaikoak. Eguzki-energia biltzea, material berriak. Jasangarritasuna, haizea, bizi-zikloaren analisia, isolamendu akustikoa, beira. Sistema industrializatuak, segurtasuna, eta, ekitaldi honetan, berrikuntza gisa, beste gai hauek ere bai: Industria 4.0, fabrikazio-metodo berriak (3D inprimaketa), robotika eraikuntzan, IKTak (errealitate areagotua, BIM, kudeaketa-sistemak, gauzen Internet, etab.).
ICAEren Batzorde Tenikoak parte hartzera animatzen ditu enpresak, beren ikuspuntuen, esperientziaren eta jakintza ezagutzera eman ditzaten.
Irekia dago laburpenak aurkezteko deialdia, eta 2017ko abenduaren 1era bitarte aurkez daitezke proposamenak. Ez utzi azken egunerako!
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ICAE 2018ko Idazkaritzarekin.