Berria

Aurrerapen berriak material metalikoen diseinuan

2023ko uztailaren 6a
A través de la metodología ICME by Tecnalia, estamos desarrollando nuevos modelos predictivos que nos permitan hacer frente a los desafíos relacionados con el diseño de nuevos materiales metálicos.

"Hidrogenoaren ondorioz altzairuak hauskortzea da hidrogenoaren ekonomiaren ezarpen orokorra lortzeko gainditu beharreko erronka nagusietako bat"

TECNALIAk garatutako ICME metodologiaren bidez, material metaliko berrien diseinuarekin lotutako erronkei aurre egiten dieten eredu prediktibo berriak sortu ditugu

Lantzen ari garen ildoetako bat solidotze-ereduen garapena da: eredu horiek materialaren bilakaera mikroestrukturala aurresaten dute aluminio-aleazio aurreratuetan eta zenbait prozesutan, hala nola fabrikazio aditiboan.

Altzairuetan hidrogenoa nola barreiatzen den aztertzen duten ereduak lantzen jarraitzen dugu. Eredu horien bidez, altzairuen hauskortzea murriztu nahi da.

Altzairuak hidrogenoaren ondorioz hauskortzea

Hidrogenoaren ondorioz altzairuak hauskortzea da hidrogenoaren ekonomiaren ezarpen orokorra lortzeko gainditu beharreko erronka nagusietako bat.

ICME metodologiak jorratzen du materialaren konposizio kimikoak eta haren fabrikazio-prozesuaren ezaugarriek zer elkarreragin konplexu dituzten sortutako mikroegiturarekin, mikroegitura horri dagozkion material-propietateekin eta haren errendimenduarekin.

Horrela, funtzionamendu- eta fabrikazio-baldintza askoz muturrekoagoak jasateko gai diren material metaliko berriak garatu daitezke, aplikazio disruptiboak eta fabrikazio-prozesu guztiz berritzaileak agertzeari esker.

Azken aurrerapenak bi eredu prediktibotan

Gure lankide Ane Jiménezek bi iragarpen-eredu mota horien azken aurrerapenak aurkeztu ditu 7th World Congress on Integrated Computational Materials Engineering kongresuan (ICME 2023). Orlandon egin zen (AEBn), TMSk antolatuta.

Kongresu hau ICME gaiaren nazioarteko foro nagusia da: material eta simulazio-eredu berriak garatzen diharduten zientzialari eta ingeniarien topagunea. Alor horretan egin ditugun aurrerapenak aurkeztuko dizkiegu zenbait enpresa garrantzitsuri: NASA, Boeing, Rolls-Royce, General Motors, General Electric, Siemens, Tata Steel, PCC Metals, Novelis, QuesTek, Dassault Systemes. Horrez gain, ezagutzak trukatuko ditugu mundu osoko unibertsitate ospetsu eta ikerketa-zentro ugarirekin.