"Digizity eredu integral baten barruan kokatzen da, zeina mugikortasun jasangarriaren bidez Zero Emisioko hiri bat sortzera bideratuta baitago"
Zero emisioko autobusen bidez, hiri-garraioa deskarbonizatzen, digitalizatzen eta automatizatzen ari gara
Avanza, Zaragozako Udala, bost enpresa eta hiru zentro teknologiko, haien artean TECNALIA, Digizityn parte hartzen ari dira, hiri-garraioa zero emisioko autobusen bidez automatizatzeko, deskarbonizatzeko eta digitalizatzeko. Digizity eredu integral baten barruan kokatzen da, zeina mugikortasun jasangarriaren bidez Zero Emisioko hiri bat sortzera bideratuta baitago.
Haren ingurune esanguratsua aurkeztu dugu: ikerketa-azpiegitura mugatu bat da, % 100 segurua, Ibilgailu Elektriko eta Konektatuen EBEPEren esparruan. Proba-ingurune hori Zaragozako garraio publikoaren 40. linean egin da. Ibilgailua, lehen etapan, martxan dago; proiektuan garatutako sistema guztiak probatzeko eta integratzeko aukera emango du.
Proiektuaren helburuak
Ibilgailu automatizatuak gidatzeko laguntza dakar berekin, segurtasuna bermatze aldera: horrekin ez da gidariaren figura desagertzen, baina segurtasun hori lortzeko laguntza ematen dio. Laguntza erabiliz, giza akatsen ondoriozko istripuak murriztea ahalbidetuko da. Haien kausak nekea eta gehiegizko abiadura izaten dira.
Era berean, auzo periferikoenen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetuko ditu. Daraman teknologiak ibilbideak eta ordutegiak planifikatzen, itxaronaldiak murrizten eta azpiegiturak optimizatzen lagunduko du. Gidatze automatizatuak ingurumen-jasangarritasunari ekarpen garrantzitsua egingo dio; ibilgailu-parkea elektrifikatzeko behin betiko jauzia ahalbidetuko du, eta baliabideen kudeaketa askoz ere eraginkorragoa bultzatuko du.
Ibilgailuaren garapena beste eremu geografiko batzuetan errepikatzeko modukoa izatea aurreikusten da, eta orobat ibilgailu-flotaren deskarbonizazioaren, konektibitatearen eta automatizazioaren gisako helburuak bultzatuko dituela nazio mailan.