"Motor-bloke baten atal batzuk mihiztatu eta torlojutzeko prozesua aztertzen dihardugu, prozesu hori automatizatzeko"
Stellantis eta TECNALIA automobilgintzarako aplikazio robotiko bat garatzen ari dira elkarrekin
TECNALIAk, Stellantiseko adituekin lankidetzan, prozesua automatizatzeko behar diren estrategiak aztertzen dihardu. Ikuspegi horrek kontrol-estrategia aurreratuak garatzea eskatzen du, sistema robotikoari jarraipen zehatza egiteko behar diren gaitasunak emateko; eta, aldi berean, behar diren ziklo-denborak mantendu behar dira, eta zenbait teknologia integratu, hala nola behe-mailako kontrol aurreratuko estrategiak, ordenagailu bidezko ikusmeneko hautemate-metodoak, visual servoing-a (aurreko bien konbinazioa), eta nabigazio- eta kokapen-estrategiak.
Automobilgintzaren automatizazioa
ODIN proiektua aurrerapauso berritzailea da automobilgintzaren automatizazioan, eta mihiztatze- eta torlojutze-prozesuak optimizatu nahi ditu muntaketa-lerroetan.
TECNALIAn, motor-bloke baten atal batzuk mihiztatu eta torlojutzeko prozesuan jarri dugu arreta, prozesu hori automatizatzeko. Prozesua mugimenduan egingo da, automobilen ekoizpen-lerroek denbora oso doiak behar baitituzte. Hori lortzeko, ODIN proiektuan prozesua gauzatzen duen robotak plataforma mugikor batean egingo du lan, eta muntaia-katearen erritmoari jarraituko dio.