Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Sari horrekin, proiektua Espainiako garraio-sistema adimendunen arloko garrantzitsuena dela aitortzen da.
Garraio Adimenduneko Sistemen Elkarteak (ITTS) Avanza mugikortasun-enpresa buru duen AutoMOST ekimenari eman dio ITSko Industria Garapenaren Saria. Garraio-sistema adimendunen (ITSen) alorreko proiekturik nabarmenena AutoMOST dela aitortzen du sariak. Irabazlea aukeratzeko, eragindako inpaktua, irismena eta berrikuntza baloratu dira.
ITSSren lana da ingeniaritza elektrikoaren eta informazioaren teknologien alderdi teorikoak, esperimentalak eta operatiboak garraio adimendunaren sistemetan aplikatzea sustatzea. ITS sistemek teknologia sinergikoak eta sistemen ingeniaritzako kontzeptuak erabiltzen dituzte garraio-sistemak garatzeko eta hobetzeko.
Avanzak hiru urte daramatza proiektu horretan lanean. Bere gaitasunak eta hiriarekiko benetako interakzioak egiten dute berezi. Hirian bidaiariak modu autonomoan garraiatuko dituen ibilgailu handi baten posizionamenduari eta sentsorizazioaren erronka handiari —arlo honetan, lehen aldiz— ekin dio AutoMost ekimenak.
AutoMOSTen, kontrol partekatuko sistemak (Dual Mode) ezarriko zaizkie etorkizunean bidaiariak garraiatuko dituzten ibilgailu autonomoei. Zerbitzuak modu eraginkor eta malguagoan emateko aukera emango du, azpiegitura adimendun eta konektatuen testuinguru batean.
Ikerkuntza eta teknologia garatzea
CDTIk finantzatutako proiektu hau gauzatzeko, zenbait bazkide jardun dira lankidetzan:
Gaur egun, mugikortasuna hobetzea da kezka nagusietako bat, eta, horregatik, gero eta irtenbide jasangarriagoak, adimendunagoak eta berritzaileagoak ematen jarraitzen dugu.