"Soluzio integral honek helburua du barne-kudeaketa eta erabakiak hartzea optimizatzea"
Azpiegitura handien prozesu logistikoak eraldatu eta digitalizatzen dituen soluzio integrala
Soluzio integral honek bidea ematen du ibilgailuen, salgaien eta biltegiratutako stockaren fluxuak eta trazabilitate osoa kontrolatzeko, barne-kudeaketa eta erabakiak hartzea optimizatzeko helburuarekin.
Sentsoreen eta IoT gailuen sare bat instalatuta, plataformak datuak biltzen ditu, eta adimen artifizialeko geruza batek aztertu eta tratatzen ditu, informazioa denbora errealean lortzeko: puntu kritikoak identifikatzeko eta sistemak hobetzeko aukera ematen die portuetako agintariei, lehengaien biltegi handiei eta enpresa logistikoei.
Ikusi TRAZASTOCK, azpiegitura handien kontrol logistikorako sistema integrala
Parte hartzen duten enpresak
Teknei Information Technology SLU da proiektuaren buru, eta beste hauek hartzen dute parte: Estibadora Algeposa SA, Eurohelp Consulting SL, Irontec Internet y Sistemas sobre GNU/Linux SL, Ondoan S.Coop., Producción de Fertilizantes SAU, RailSider Atlántico SA, Sidenor Aceros Especiales SL, Siderex Asociación Clúster de Siderurgia eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Saretik, Ceit, Sidenor I+D, Tecnalia eta Vicomtech eragileak.
Proiektuaren emaitzak arrakastatsuak izan dira, kudeaketa-plataformak erabakiak hartzen laguntzeko mekanismoak eskaintzen baitizkie tartean diren eragile guztiei.
- Alde batetik, aukera ematen du eragiketa logistikoen ingurumen-jasangarritasuna ebaluatzeko eta ingurumen-kalitatean duten eragina kuantifikatzeko, neurri zuzentzaileak hartzearren.
- Beste alde batetik, galerak minimizatzen ditu, eta produktua eskuratzeko konfiantza handitzen du, haren mugimendu eta manipulazio guztiak identifikatzeari eta erregistratzeari esker.
- Halaber, eragilearen beste sistemekin integratzen da, eta, hala, informazioa eta zerbitzuak eskaintzen ditu denbora errealean, eta errendimendua, efizientzia eta segurtasun operatiboa hobetzen dira haien bidez.