"Espazio publiko partekatua da Mugikortasunaren Europako Astearen goiburua. “Konbinatu eta Mugitu”".
TECNALIAk bat egiten du mugikortasun jasangarriarekin konprometitutako enpresen arteko lehiarekin
TECNALIA Urban Mobility Challenge erronkan lehiatuko da estatuko eta nazioarteko zenbait enpresarekin batera, irailaren 16tik urriaren 16ra. Ekimena 2024ko Europako Mugikortasun Astearen barruan egingo da, eta helburu du langileen laneko joan-etorrietako mugikortasun-ohiturak aldatzea eta garraiobide jasangarriago, adimentsuago eta seguruagoak erabiltzea sustatzea.
Urban Mobility Challenge
Lehiaketak (VII. edizioa izango da) enpresa parte-hartzaileetako langileek lanera egiten dituzten joan-etorriak monitorizatuko ditu: langileek beren jarduera erregistratuko dute Ciclogreen app-aren bidez, eta, joan-etorriak nola egin diren (oinez, bizikletaz, garraio publikoan…), hala sarituko ditu aplikazioak, puntuak edo "ciclo"-ak banatuz.
Hala, erabiltzaileek ikusi ahal izango dute zenbat kilometro egin duten, nolako joan-etorriak egin dituzten, zenbat CO2 aurreztu den eta zenbat ditu aurreztu den, besteak beste. Aurreko edizioan 45.000 joan-etorri erregistratu ziren, 370.000 kilometro, eta atmosferara 45 tona CO2 isurtzea saihestu zen.
TECNALIAren deskarbonizazio-plana
TECNALIAren deskarbonizazio-planaren helburuetako bat da enplegatuen mugikortasun-ohiturak pixkanaka aldatzea, lantokiko joan-etorrien ondoriozko CO2-emisioak pixkanaka murrizteko eta 2030erako karbono-neutraltasuna lortzeko.
Mugikortasunaren Europako astea
2024ko Mugikortasunaren Europako Asteak helburu du jabetzea zer onura dakarzkien garraiobide jasangarrienak erabiltzeak osasun publikoari zein ingurumenari, batik bat garraio publikoa eta bizikleta erabiltzeak eta oinez ibiltzeak.