Berria

Gidaririk gabeko mikrobus bat jarri dugu abian Madrilgo kaleetan

2024ko urriaren 3a
Conducción autónoma para apoyar el despliegue de la automatización compartida, conectada y electrificada en el transporte urbano.

"Hiri-garraioan automatizazio partekatu, konektatu eta elektrifikatua hedatzen laguntzen dugu gidatze autonomoaren bidez"

Madril mugikortasun jasangarriaren etorkizunaren lekuko izan da, mikrobus automatizatu bat abian jarrita

Autorik Gabeko Egunaren ekitaldien barruan aurkeztu zen ibilgailu berritzaile hau. Atocha-Colón ardatzean egin ziren ekitaldiak, Mugikortasunaren Festaren aurtengo edizioan, Mugikortasunaren Europako Astearen (SEM2024) barruan.

Ibilgailu automatizatuak garraio publikokoan

Erakutsi den gidaririk gabeko mikrobus autonomoa lankidetzan garatu da EMTrekin (Madrilgo Udal Garraio Enpresa), Indrarekin, Irizar e-Mobilityrekin eta TECNALIArekin. Azken belaunaldiko sentsoreak, kamerak eta adimen artifizialeko sistemak ditu, eta, haiei esker, modu autonomoan zirkulatu daiteke, eta ibilbidean oinezkoak, beste ibilgailu batzuk eta oztopoak detektatu.

Proba-fase horretan, ibilgailuak ibilbide laburrak egin zituen abiadura txikian, eta bidaiariak garraiatu zituen, zortzi gehienez. Helburua da ibilgailu automatizatuen flotak alor hauetan integratzea: garraio publikoa, eskaeraren araberako garraioa (DRT), mugikortasuna zerbitzu gisa (MaaS) eta logistika zerbitzu gisa (LaaS).

Hiriko mugikortasun jasangarrian aurrera egiteko proiektua

Ekimena SHOW Europako proiektuaren parte da. TECNALIAk, Madrilgo pilotuaren liderra izateaz gain, gidatze autonomoko bere teknologia baliozkotu du, helburu honekin: hiriko mugikortasuna jasangarriago bihurtzeko prozesuan aurrera egiteko, hiri-garraioan automatizazio partekatu, konektatu eta elektrifikatua hedatzen laguntzea.