Berria

Auto elektrikorako algoritmo adimendun berriak garatzen ari gara

2024ko urriaren 23a
Desarrollamos nuevos algoritmos inteligentes para el coche eléctrico

"Aurrera goaz inguruneko datuak aztertzeko prozesuaren ikerketan, mugikortasunaren segurtasuna handitzeko"

Auto modernoen sistema eta sentsoreen bidez sortutako mugikortasun-datuak lortzeko eta tratatzeko metodo berriak ikertzen ari gara

TECNALIAk sistema hauek garatzen dihardu, besteak beste: gidariaren distrakzioa detektatzeko kamerarik gabeko adimen artifizialeko ereduak, ibilgailuaren datu-sarean dauden seinale ez-intrusiboak erabiltzen dituztenak; bidean dauden beste eragile batzuen mugimendua aurreikusteko adimen artifizialeko eredu bat, gerta litezken talkak ere aurreikusiko dituena; ikusmen eta mapaketa adimenduneko sistemak, eta sistema kriptografiko aurreratuak.

Mugikortasunaren konpromiso handienetako bat da segurtasuna bermatzea eta horretarako neurriak egokitzea sistema osoan: bai elkarreragin sozialean (gizakiak errepidean duen portaera), bai bidean (errepideak eta garraiobideak), bai teknologian (azpiegitura, hala nola semaforoak, seinaleak, etab.).

Horretarako, datu-base handi bat sortu behar da hainbat aplikaziotarako garrantzitsua den informazioarekin. Auto adimendunen barruko sistemek sortu behar dituzte datu horiek. Horretarako, zenbait gidari adituk probatzen dituzte, eta urtean bi milioi kilometro baino gehiago egiten dituzte Espainian.

Datuak lortzea eta tratatzea

TECNALIAk DIVEC ekimenean parte hartzen du. Ekimenaren xedea da eredu horiek guztiak garatzeko bidea emango duen datuak kudeatzeko plataforma bat diseinatzea eta ezartzea.

  • RENAULT, ASIMOB, ZENIALABS, MULTIVERSE, MASERMIC, ESTUDIOS GIS, GANTABI, ITELLIGENT, KOLOKIUM, NOMMON, PIPERLAB, SIGMA eta UC3M enpresak ari dira elkarlanean proiektuan.

Renault buru duen PERTE industria-profileko proiektu-multzoaren parte da DIVEC, eta I+G garapenen zati handi bat du.