"KATEA plataforma teknologikoa: kate handi bateko hiru katebegi: Research Cloud, Data Lab eta Compute Platform"
KATEAk 100 enpresa baino gehiago bildu ditu aurkezpen-ekitaldian
Irailaren 19an (osteguna), ekitaldi berezi bat egin genuen Iberdrola Dorreko 29. solairuan, KATEA aurkezteko: enpresen eraldaketa digitala bizkortzeko diseinatutako gure plataforma teknologiko berritzailea. Ekitaldian bildu ziren KATEAk beren prozesuak nola eralda ditzakeen eta beren efizientzia operatiboa nola hobetu dezakeen jakin nahi zuten 100 enpresa baino gehiago.
Zer da KATEA?
KATEA aparteko hiru azpiegitura hauek osatzen duten gure plataforma teknologikoa da: superkonputazio-zentro bat, datu-laborategi edo data lab bat eta hodei pribatu bat. Azpiegitura horiek elkarrekin lan egiten dute enpresei beren hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzeko behar dituzten tresnak emateko.
Partner teknologikoak eta laguntzaileak
Jardunaldian, gure partner teknologiko hauek hartu zuten parte: Arista Networks, Dell Technologies, NVIDIA eta Red Hat. Halaber, ohore handiz hartu genuen Barcelona Supercomputing Centereko Mariona Sanz, keynote speaker edo hasierako hizlari jardun baitzuen: AI Factoryri buruz hitz egin zigun, eta azaldu zigun nola bultza dezakeen adimen artifizialaren garapena superkonputazioak.
Aurkezle oso berezi bat ere izan genuen: "K Ahotsa" izeneko aurkezle zibernetiko edo cyborg bat. Originaltasun-ukitu bat eman zion ekitaldiari.
Ekitaldiko gai nagusiak
Joseba Laka, Aitzol Zubizarreta, Óscar Lage, Jon De Isusi, Diana Manjarrés, Ana Isabel Torre eta Artzai Picón gure adituek, gure partnerekin batera, azaldu zuten berrikuntza irekia eta ikerketako eragileen arteko elkarlana funtsezkoak direla berrikuntzaren, digitalizazioaren eta AAren bide-orrian aurrera egiteko.
Gai hauek aztertu genituen, besteak beste:
- Zer arazo konpontzen dituzten teknologia berriek
- Komunikazioen segurtasuna eta Internet kuantikoa
- Adimen artifiziala hardware aurreratuaren eta eredu efizienteen bidez operazionalizatzea
- Irudiek eraldatzeko duten ahalmena
- Superkonputazioa analitikaren eta datuen zerbitzura