Berria

Basque Industry 4.0: eraikuntza eta aplikazio sektorialak 4.0 industriarako

2018ko azaroaren 24a

Eraikuntzako industria hobetzen ari da bere prozesuak eta balio-katearen gainerakoekiko harremanak

Zenbait erronka berri egokitu zaizkio eraikuntzaren sektoreari 4.0 teknologien aplikazioa eta ezarpena direla medio, haiek sektorearen prozesu, produktu eta zerbitzuetara egokitu beharra baitago, eta negozio-ereduak berrantolatu beharra.

Basque Industry 4.0n Building Information Modelling-a, Big Data, gauzen Internet (IoT), Adimen Artifiziala (AI) errealitate areagotua (EA) jorratzen ditugu. Aztertzen dugu, halaber, nola ari den hobetzen eraikuntzako industria bere prozesuak eta balio-katearen gainerakoekiko harremanak, eta proposamen berriak sortzen.

Astelehenean, azaroak 26, “4.0 industriarako aplikazio sektorialak” gaiari buruzko atalaren moderatzaile jardungo da gure lankide Jose Antonio Chica, Eraikuntza alorreko Eraldaketa Digitalaren arduraduna.

5.2. saioan ("Eraikuntza"), beren ikuspegiak eta azken esperientziak azalduko dizkigute hizlari hauek:

  • Iker Garay, AIRLANeko berrikuntza eta lehiakortasuna saileko arduraduna, "Klimazio-sistemetako Euskal Adimen Teknologikoa" gaiaz jardungo da.
  • Álvaro Arroyo, ESTUDIOS GISeko zuzendari gerenteak, berriz, "Azpiegituren digitalizazioa" gaia jorratuko du, hots, erabilera-fasean azpiegiturak ustiatzeko egin beharreko berrikuntzak.
  • ARCELORMITTALeko ikerketa-ingeniari Edurne Nuñezek eraikuntzarako produktuen eta sistemen fabrikatzaile baten ikuspegia azalduko du, eta "Eraikinen eraikuntzatik fabrikaziora" aldatzeko prozesuaren berri emango.
  • LANIKeko zuzendari komertzial Eva Arrietak, azkenik, jardueraren fase guztiak txertatzeko bere enpresak proposatzen duen arkitektura aurkeztuko du —"4.0 industria LANIKen"—, hasi diseinutik eta egituren fabrikazio eta muntaketaraino.