Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Konektagarritasun digitala, mugikortasuna adimendunagoa, inklusiboagoa eta seguruagoa izan dadin
Automobilgintzaren sektorea etengabe aldatzen ari da hiru joera nagusik bultzatuta —elektrifikazioa, gidatze automatizatua eta auto konektatua—, eta mugikortasun-eredu berri batek eraginda: mugikortasun partekatua eta nahierakoa.
Etorkizuneko mugikortasunak aukera berriak dakarzkio automobilgintzari. Berrikuntzak eta teknologiak duten paper estrategikoak bultzatuta, mugikortasun jasangarriko modelo berriak eraiki behar dira. Horretarako, haien mugak eta potentzialtasunak aztertu behar dira, mugikortasunak XXI. mendeko hirietan izango dituen erronkei eta aukerei aurre egiteko.
Zientziak eta teknologiak eragiten dute aldaketa erregai alternatiboen eta energia berriztagarrien erabilera finkatzeko eta zabaltzeko, eta haiek eskaintzen dituzte soluzioak gure mugikortasun-ohiturak aldatzeko eta gure bizi-kalitatea nabarmen hobetzeko, baita konektagarritasun digitalez hornitu ere gure azpiegiturak, mugikortasuna adimendunagoa, inklusiboagoa eta seguruagoa izan dadin.
Smart Urban Mobility ekitaldian, Industria eta Garraioko zuzendari Javier Coleto lankideak parte hartuko du Comtrade Digital Services, REPSOL, UITP eta AMETIC enpresekin batera, besteak beste. Mugikortasunaren etorkizuneko zenbait egoera azalduko ditu, eta horiek posible egiteko eta negozio-eredu berriak sortzeko zer teknologia eta aplikazio nagusi behar diren argituko du.