Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Laborategi horiek martxan jarrita, amaitu dira TEAFIB (Tecnologías Audiovisuales para Future Internet y Broadcast) proiekturako TECNALIAk, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak lagunduta, aurreikusiak zituen inbertsioak
Ibermática hautatu du TECNALIAk TEAFIB proiektuarekin lotuta martxan jarri beharreko lau laborategietatik bitarako ekipamenduak hornitzeko eta martxan jartzeko. Big Data eta DRM & Seguridad de contenidos laborategiak dira, biak ikus-entzunezkoen sektoreari begira sortutakoak. Kontratua ia milioi bat eurokoa da, eta TECNALIAk 2018an teknologia digitalen alorrean egindako handienetako bat da.
TEAFIB proiektuaren helburu nagusia da garapen teknologiko batzuk merkaturatzea zenbait aplikazio-eremutan, Ikerketa Zentroaren I+G lerroen barruan eta bere enpresa- eta ikerketa-ekosistemaren barruan, epe motz eta ertainera emaitza nabariak lortzeko . Hauek dira garapen horietako batzuk: adimen artifizialean eta datuen analitikan oinarritutako sistema berriak sektorerako eta DLT teknologietan oinarritutako prototipoak (hala nola Blockchain, edukien segurtasuna bermatzeko).
Informazio gehiago, prentsa-oharra-n.