Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Silverstoneko Formula Student ekitaldi birtual bihurtu da
Denboraldi honetan, 14 urtean lehenengoz, birtuala izango da Silverstoneko zirkuituan (Erresuma Batua) egitekoa zen lehiaketa. Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Ingeniaritza Fakultateko ikasle, irakasle eta aholkulariz osatutako talde batekin hartuko du parte Formula Student lehiaketan. Beste lehiakideek bezala, “berek garatutako ibilgailu elektriko bat diseinatu eta fabrikatu” behar izan dute, eta harekin lehiatuko dira.
Parte hartzen duten 80 taldeak mundu osoko unibertsitateetakoak dira, eta, elkarren lehian, norberaren prototipoaren diseinua eta hartan sartutako berrikuntzak erakutsi behar dituzte, eta, halaber, negozio-eredua eta prototipoa fabrikatzeko kostu-egiturak.
Bizkaia Formula Student taldea 66 ikaslez osatua dago. Azken hiru edizioetan, finalista izan dira, eta hiru garaipen lortu dituzte segidan, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren laguntzari eta enpresa eta erakunde laguntzaileei esker. Berrogei enpresa eta erakunde laguntzaile baino gehiago dituzte; tartean, TECNALIA.
TECNALIAk, Formula Studentekiko lankidetzan, ibilgailuaren motorrak baliozkotzen ditugu: motorraren potentzia, eraginkortasun-kurbak, hozte-sistema eta denbora errealeko baliozkotzerako saiakuntza-bankada erabiltzeko tresnen prestaketa.