Berria
TECNALIAk 2030 zoriontsua opa dizue
Berria
Etorkizuneko baliabideak dira egungo hondakinak
Energia sortzeko laboreen eta lurzoru narriatuen fitokudeaketaren harira ekonomia zirkularrerako estrategiak eta ereduak aurkezteko jardunaldi batean, Amaya Arteche, Biofintzea eta Hondakinen Balorizazio arloko kideak, biobirfindegiaren ereduak oinarritzat duen esparru orokorra eta haren aldaerak azaldu zituen. Bide batez, zehazki sakondu zuen biobirfindegi berdearen gaia, eta esparru horretan TECNALIAn landu diren kasuak aurkeztu zituen.
Hizlari gonbidatu moduan hartu zuen parte Amayak “Biobirfindegi berdea ekonomia zirkularreko ikuspegian oinarrituta” aurkezpenarekin. Jardunaldian parte hartu zuten, orobat, Iñaki Susaeta, IHOBE Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoko kideak, eta Natxo Irigoyen, Nafarroako Unibertsitate Publikokoak, eta han argi geratu zen egun sortzen diren hondakinek etorkizunean erabakigarriak izango diren baliabideak dauzkatela, eta biharko egunerako etorkizun joriagoa bermatzea dela geure eginkizuna. Fitokudeaketako prozesu errealak egiten ari diren sail esperimentaletara landa-bisitaldiak eginez osatu zen jardunaldia.
Espainiako zein nazioarteko beste hainbat hizlari aditurekin Gasteizko CEA-Centro de Estudios Ambientalesek Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu zuen udako ikastaroaren osagaietako bat izan zen jardunaldia.
Jardunaldietan argi ikusi zen nolako garrantzia duten sektore guztien, bai publikoen eta bai pribatuen, arteko sinergiak eta lankidetzak ekonomia zirkularra sustatzeko eta errotzeko, eta hain zuzen garapen-eredu hori dela jasangarritasuna lortzea eta ekoitzi, erabili eta egotzi egiten duen sistema lineal zaharkitua desagerraraztea erakar dezakeena.