Berria

BiomaGUNErekin eta CEITekin batera, koronabirusaren testak kudeatzen ari gara Osakidetzarekin

2020ko apirilaren 27a

Pandemiari aurka egiteko, bioteknologiako ekarpena indartu dugu hiru zentro handiok

Indarrak batzeko eta Gipuzkoak duen ikerketa-azpiegiturari probetxurik handiena ateratzeko, Osakidetzarekiko lankidetza-mekanismo bat ezarri dugu BiomaGUNErekin eta CEITekin batera, laborategiak COVID-19aren aurkako borrokan erabiltzeko.

Osasun-arloko agintarien eskaerei erantzunez, garraio biralak prestatu dira medikuek laginak errazago har ditzaten. Ingurune horiek antiobiotiko-koktel bat dute: laborategian prestatzen dira, eta lagina pazienteari hartzen zaion tokitik analisi-laborategira eramateko balio dute.

Egunean 2.000-3.000 ekoizten dira 

Garraioak segurtasun biologikoko kabinetan prestatzen dira, ekoitzitako hodiak erabat esterilak izan daitezen eta ez dezaten eraginik izan pazienteei hartutako laginetan. 

Kabina horietan, hiru antibiotikoren koktela prestatzen da (gentamizina, bankomizina eta B anfoterizina), eta hodiak kargatzen dira. Hodi horiek kontu handiz ixten dira, eta hornitzeko prestatzen.

Hala, nabarmen handitzen da une honetan Osakidetzak analisiak egiteko duen ahalmena, eta hori ezinbestekoa da epidemiaren garapenaren fase honetan.

ETB2ko erreportajea