Berria

Bizkaiko errepideetako tunelen segurtasuna

2023ko otsailaren 15a
Seguridad túneles_Tecnalia

"TECNALIAk 15 urte bete ditu Bizkaiko errepideetako tunelen segurtasuna zuzentzen"

TECNALIAk 40 tunel baino gehiago ikuskatu ditu aldian-aldian, eta 17 tunel berri martxan jartzen lagundu du.

TECNALIAk 15 urte bete ditu Bizkaiko errepideetako tunelen segurtasuna zaintzen, Bizkaiko Foru Aldundirako Bizkaiko Tunelen Segurtasuna Ikuskatzeko Erakundeko koordinatzaile gisa. Sener, Lisitt eta Tekia enpresekin batera, ingeniaritzako zerbitzu integralak eskaintzen ditugu euskal azpiegitura horien segurtasuna bermatzeko, eta azpiegitura, erabiltzaileak eta ingurumena zaintzen dituen segurtasun-araudiaren betetze-maila ebaluatzen dugu.

Aldi horretan, TECNALIAk 40 tunel baino gehiago ikuskatu ditu aldian-aldian, eta 17 tunel berri martxan jartzen lagundu du, errepideak seguruak eta fidagarriak izan daitezen erabiltzaileentzat, eta jasangarritasun-parametroak bete ditzaten.

2022an, esku-hartze hauek nabarmendu ziren: ikuskapenak Avanzada eta Artatzako tuneletan, Mamarigako tunelean, Txorierriko eta Kadaguako tuneletan, Malmasingo tunelean eta Ermuko eta Autzaganeko saihesbideetako tuneletan; eskala errealeko simulazioak Gerediaga-Elorrio saihesbideko eta Metropoliaren Hegoaldeko saihesbideko tuneletan; kontrola eta ikuskapena proiektu berrietan, hala nola laster martxan jarriko den Metropoliaren Hegoaldeko saihesbidearen fase berrian; horrez gain, aholkularitza eskaini zaie enpresei eta erakundeei, segurtasuna eta jarduteko prozeduren efizientzia areagotzeko.

Arrisku-egoerak prebenitzen ditugu

TECNALIAren esku-hartzeen xedea erabiltzaileentzako zein ingurumenarentzako arrisku-egoerak prebenitzea da, bai eta azpiegiturak berak zaintzea ere.

Beharrezkoa da segurtasun-baldintza egokiak bermatzea eta haien etengabeko hobekuntza bultzatzea, bai azpiegituretan bai beste alor hauetan: energia elektrikoa, argiteria, aireztapena, suteen aurkako babesa edo segurtasuna, zaintza eta kontrola eta ustiapen-protokoloak.