Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Material horrek ezaugarri bereizgarriak ditu, eta garraio-sektoreko egitura eta osagaietarako potentzial izugarria eta disruptiboa
Buckypaper orriak era jarraituan fabrikatzeko Europako lehen lantegia garatu dugu SISTEPLANTekin batera. Buckypaper orriak karbonozko nanotutuz osatutako xaflak dira, eta diseinuaren bidezko segurtasun (safe-by-design) kontzeptuan oinarrituak daude. Karbonozko nanotutuek aparteko propietate mekanikoak, termikoak eta elektrikoak dituzte. Propietate horiek esker, material bikaina da industriako sektore askotarako, eta, bereziki, aeronautikarako eta automobilgintzarako.
Kostuak murriztea
Karbonozko nanotutuetan oinarritutako produktuak industrializatzeak zailtasunak ditu, nanomaterialen portaera aldakorra baita haien fabrikazio-prozesuetan eta integrazioan. Garestia da material hori fabrikatzea, eta, horregatik, fabrikazio-prozesua optimizatuz eta eskalatuz kostu horiek murriztea lortu behar da.
Gaur egun, Europan, oso mugatua da buckypaper orrien fabrikazioa, eta ikerketa-laborategietan ekoizten dira. AEBko eta Japoniako enpresak dira mundu mailako ekoizpenaren buru. Ekimen honen bidez, produktu hori Europan industrializatzea bultzatzen da, laborategitik fabrikara salto egin dezan.
TECNALIAk diseinatu eta eraiki du buckypaperen lantegi pilotua, Donostiako instalazioetan. Dagoeneko martxan dago buckypaperen fabrika. Ezaugarri horiek dituen bakarra da Europan: jauzi bat egin da, eta orain arte bezala era estatikoan fabrikatzetik era jarraituan, geldialdirik gabe, biribilkiak fabrikatzera pasatu dira.
Hala, astean 0,5 m2 fabrikatzetik 50 m2-rainoko biribilkiak egitera pasatu da. Prozesua industria mailan garatuta, zenbait enpresa ari dira material horretaz hornitzen, probak egin ditzaten.
TECNALIA, gaur egun, OEMS eta TIER enpresekin ari da lanean, zeinak garraioaren, eraikuntzaren eta energiaren sektorekoak baitira, besteak beste. Errentagarritze-analisiak egiten ditugu, buckypaperak konpositeetan integratuz edo erabiliz aplikazioak lortzeko, hala nola eraikinetan energia metatzeko gai diren panel aurrefabrikatuak, hegazkinetako konpositezko piezak konpontzeko berotze erresistiboko elementu gisa erabiltzeko buckypapaerak, bateria arinetarako berotzen ez diren kutxak eta autobusetarako alboko panel bereziak, sentsore-ahalmena, suarekiko erresistentzia eta isolamendu termiko handiagoa dutenak.