Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Erregai fosiletan oinarritutakoak baino funtzionalagoak izango dira
Prozesu kimikoen industrian, bereizketek eragin handia dute energia-kontsumoan. Destilatzeak eta beste prozesu batzuek munduko energia-kontsumoaren % 10 eta 15 artean behar izaten dute. Mintzetan oinarrituriko bereizketek energia-eskaerak murriztu egiten dituzte, bero bidezko destilazioan oinarrituriko bereizketen aldean.
Mintzetan oinarriturik gehiago bereizteko, ezaugarri funtzional espezifikoak dituzten materialak behar dira (esate baterako, permeantzia eta selektibitatea). Kutsagarri posibleekiko erresistenteak izan behar dute (CO2-a, H2S-a, konposatu organiko lurrunkor edo KOLak, O2-a, NH4-a edo alkanoak), bai eta 10-80 bareko presio handiko prozesu-baldintzekiko erresistenteak eta tenperatura-aldaketekiko erresistenteak ere. Gainera, errendimendu egonkorrarekin funtzionatu behar dute epe luzera (10 urtetik gora).
TECNALIAk zuntz hutseko mintz monolitikoak prozesatuko ditu oinarri biologikoko kopolimeroen aitzindari berriekin, eta mintz monolitiko horiek ezaugarri mekaniko eta termiko eta iragazkortasun-ezaugarri hobetuak izango dituzte.
BIOCOMEM ekimenean sektore publikoko eta pribatuko zortzi bazkidek hartzen dute parte, eta gasak bereizteko oinarri biologikoko mintzak garatuko ditu, funtzionaltasun hobetua duen polieter-bloke-amida (PEBA) motako kopolimero baten kimika erabiliz.
Gasa bereizteko mintz horiek oinarri biologikoko materialen proportzio handiagoa dute, eta haiekin errazago prozesatzen dira zuntz hutseko mintz monolitikoak. Era berean, errendimendu handiagoa dute gasak bereiztean, eta erresistentzia handiagoa eraso kimikoarekiko (zahartzea).
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 887075 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.