"Eragiketa mistoen integrazio segurua tripulatutako eta tripulaziorik gabeko ibilgailuekin hiri-inguruneetan"
Concept Integrity, UMILES Nexten aerotaxia, TECNALIAk garatutako FlyFree teknologiaz hornitua, Jaéngo zeruan ibili zen arrakastaz urriaren amaieran
Mota horretako aireontziek Espainian egin duten lehen hegaldi librea izan da, eta USPACE4UAM proiektuko azken erakustaldien barruan egin da. Ibilgailu tripulatuekin eta tripulaziorik gabeekin hiri-inguruneetan eragiketa mistoak segurtasunez integratzeko Europako partzuergoaren proiektua da.
Erakustaldian, UMILES Nextek eta TECNALIAk beren eVTOL (elektrikoa eta aireratze eta lur-hartze bertikalekoa) aireontzian, hegaldi automatikoaren kontrola eta lurreratze eta aireratze autonomoak probatu ahal izan dituzte; ezaugarri horiei esker, hiriko aire-espazioan txertatu ahal izan da aerotaxia.
Era horretako aireontziak aireko espazioan integratzea
Hori aurrerapauso handia da aireontzi-mota horiek etorkizuneko aireko espazioan integratzeko, USPACE4UAM Europar proiektuak nahi duen bezala. Tripulaziorik gabeko aireontzien hiriko aire-zirkulazioaren kudeaketa baliozkotzea du helburu proiektuak.
Etorkizuneko mugikortasuna gero eta adimendunagoa eta jasangarriagoa dator. Sistema eta garapen berriei esker, garraio-soluzio alternatiboak egongo dira hiri gero eta masifikatuagoetan. UMILES Next-ek eta TECNALIAk aireko eta lurreko hiri-mugikortasunerako soluzioak lortu nahi dituzte: 2028. urtearen inguruan alternatiba erreal bihurtuko direla aurreikusten da.
Concept integrity prototipoa 2019an aurkeztu zen lehen bertsioa baino eboluzionatuagoa eta dimentsionatugoa da. Gai da hirietan modu autonomoan mugitzeko, eta diseinatua dago pertsona bat garraiatzeko eta 15 km-ko hiri-distantziak 15 minutuan egiteko.