Berria

CTAG eta TECNALIA zentroetako 1.500 ikertzailek baino gehiagok elkarrekin lan egingo dute etorkizuneko mugikortasunaren alde

2020ko ekainaren 9a

Espainiako bi zentro teknologiko pribatu nagusiek 4.0 industriaren eta mugikortasunaren alorrean dituzten I+G+Bko gaitasunak elkartu dituzte

2020ko ekainak 9a. Espainiako bi zentro teknologiko nagusiek akordio bat lortu dute beren gaitasunak elkartzeko eta zenbait erronkari erantzuteko, hala nola automobilgintzaren arloko fabrikazio aurreratua, 4.0 industria eta robotika. Galiziako CTAG automobilgintzako zentro teknologikoak eta TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak beren lankidetza adostu dute gaur goizean, birtualki sinatuz hitzarmen bat Oscar Fernandez Besteiro CTAGko lehendakariak eta Emiliano López Atxurra TECNALIAko lehendakariak.

Automobilgintzaren sektorea inflexio-puntu batean dago. CO2-emisioen muga berriak, hirietako mugikortasun-eskakizunak eta COVID-19ak eragindako egoerak izugarri eragin dute sektorean, eta etorkizuna jasangarria izan dadin teknologia berrien alde egitera eta sektorea berrasmatzera behartu dute. Hori dela eta, konektagarritasuna, elektrifikazioa eta gidatze autonomo eta automatizatua dira orain sektoreko protagonista berriak.

Informazio gehiago prentsa oharrean