Berria

Deskarbonizazio-plan bat egin dugu 2030ean klima-neutraltasuna lortzeko

2024ko maiatzaren 9a
JIEEC certificado como evento sostenible por Erronka Garbia

“Deskarbonizazio-neurriak sei jarduketa-ardatzetan aplikatuko dira: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak”

TECNALIA bere ekitaldiak Erronka Garbia zigiluarekin ziurtatzen hasi da, 2030erako CO2-aren zuzeneko eta zeharkako emisioetan neutraltasuna lortzeko duen konpromisoari jarraituta

TECNALIAk, 2030ean klima-neutraltasuna lortzeko, Deskarbonizazio Plan bat egin du, eta kritikotzat jotako zenbait esparrutan neurri-sorta bat ezartzea proposatu du.

Energia-efizientzia hobetzean, baliabideen erabilera adimendunean eta energia-sistema jasangarriak ezartzean oinarrituta dago plan hau, eta planean sartzen dira, besteak beste, bere prozesu eta zerbitzuak, azpiegitura eta instalazioak eta taldearen eta hornitzaileen konpromisoa.

Erronka Garbia zigiluarekin ekitaldiak ziurtatzea, beste neurri batzuen artean, hornidura-kateari loturiko emisioak neutralizatzen joateko ildoetako bat da. Ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzeko ingurumen-neurriak jartzen ari gara abian, Erronka Garbiak proposatzen duen bezala. Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen du zigilu hori. Neurriak sei jarduketa-ardatzetan aplikatuko dira: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak.

Zehazki, alderdi hauek sustatzera bideratutako neurriak ezarriko dira: mugikortasun jasangarria (garraio publikoa erabiltzea, auto elektrikoa, autoa partekatzea, besteak beste); energia efizientziaz kudeatzea energiaren aldetik efizienteak diren ekipoak erosiz; cateringerako, karteletarako eta abarretarako erosketa eta kontratazio berdea; komunikazioen, sare sozialen eta webgunearen bidezko sentsibilizazio-mezuak, eta beste asko.

JIEEC jardunaldiak, sare adimendunei buruzko jardunaldiak

Dagoeneko, eskatzen diren jasangarritasun-zehaztapenetan oinarrituta prestatzen ari da Sare Elektrikoen Nazioarteko Jardunaldien (JIEEC) 18. edizioa. 2024ko urriaren 9an eta 10ean egingo da BECen (Bilbao Exhibition Centre), ORKESTRArekin eta EEErekin lankidetzan.

Sare elektrikoak energia-sistemaren funtsezko osagai bat dira, eta giltzarriak trantsizio energetiko jasangarri bat bermatzeko; horrenbestez, bete-betean erantzuten dio ziurtagiri horren filosofiari.