Berria

Deskarbonizazioa, lehiakortasun-bermea automobilgintzan

2023ko maiatzaren 26a
Descarbonización; garantía de competitividad en automoción

“TECNALIAk, SERNAUTOrekin eta Repsol Fundazioarekin batera, 60 enpresatik gora bildu ditu, haien estrategietan eta negozio-planetan deskarbonizazioak duen garrantzia eta ekarriko dituen aukerak helarazteko”

Automobilgintzak urteak daramatza deskarbonizazioan lan egiten, gero eta efizienteagoak izango diren prozesuen bilaketak bultzatuta.

Prozesu horiekin kostuak murriztu nahi dira, baita energia-kontsumoa eta emisioak ere. Garrantzitsua da automobilgintza-sektorean deskarbonizaziorako bidea pixkanaka eta modu ordenatuan egitea ibilgailuaren bizi-ziklo osoan, ingurumen-, ekonomia-, gizarte- eta teknologia-faktoreak kontuan hartuko dituen neurri-plan zehatz baten bitartez. Eta, gainera, herritarren mugikortasuna bermatzen jarraitu behar da, modalitate guztietan.

Berrikuntza teknologikoak, oinarri estrategiko gisa

TECNALIAren deskarbonizazio-estrategia honako hauetan oinarritzen da: energia-efizientzia hobetzea, baliabideak modu adimenduneaan erabiltzea eta energia-sistema jasangarriak ezartzea karbonotan baxua den ekonomia bati bide emateko.

Estrategia horren bidez, enpresetan berrikuntza-proiektuak garatu eta ezarri nahi dira, karbono-aztarna murrizteko beharrezkoa den I+G+Ba identifikatzen eta garatzen laguntzeko, honako hauek oinarri hartuta: enpresen lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea; deskarbonizazioari lehiakortasun-irizpideekin aurre egiteko moduak, aintzat hartuta egungo egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala zein den; I+G+Ban oinarritutako inbertsioa bultzatzea, hazkunderako motor gisa ulertuta; eta pasaporte digitala ezartzea.

Deskarbonizazioa, oraineko eta etorkizuneko estrategia

Deskarbonizazioa negozio-estrategiaren berezko elementu gisa hartu behar da, ikuspuntu holistiko batetik, hots, lehengaia lortzen den unetik produktuaren bizi-amaierara arte.