Berria

Deusto Business Schoolek Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu-bukaerako lan onenaren Sebastián Iruretagoyena saria eman du

2021ko abuztuaren 5a
Premio Sebastián Iruretagoyena

“Minihesi akustikoak” lana da sarituetako bat, eta TECNALIAren aktibo teknologiko batean oinarritzen da.

Deusto Business Schoolek Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza programa akademikoko 2020-2021 ikasturteko gradu-bukaerako lan onenaren Sebastián Iruretagoyena saria eman dio “Minihesi akustikoak” lanari. TECNALIAren aktibo teknologiko bat da, eta trenbideek hiriguneetan sortzen duten zarata handiaren arazoei erantzun nahi die.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako 2020-2021 ikasturteko gradu-bukaerako laneko analisi ekonomiko-finantzario onenaren Sebastián Iruretagoyena saria Ekohome lanarentzat izan da (egileak: Raúl-Cosmin Moroz, Joy Okuyama Fernández, Roberto Alejandro Barraza Valdés eta Denisa-Andreea Soroiu)

Sari honekin, Donostiako campusean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu-bukaerako lana egiten ari diren ikasleen ahalegina aitortzen eta sustatzen da, eta, halaber, Sebastián Iruretagoyena irakaslea goraipatzen, zeina Gipuzkoako MBA exekutiboko lehen zuzendaria izan baitzen, eta funtsezkoa Gipuzkoako ikasle, zuzendari eta enpresaburuen trebakuntzan.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu-amaierako lanik onenaren lehen saria 2.000 € da, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu-amaierako laneko analisi ekonomiko-finantzario onenaren saria, berriz, 1.000 €.

Hauek izan dira epaimahaikideak: Asun Ibáñez andrea (Donostiako campuseko Deusto Business Schooleko gradu-koordinatzailea), Cristina Iturrioz andrea (Donostiako campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu-bukaerako lanen koordinatzailea), Rosa Cristobal andrea (DBSko Finantza eta Ekonomia departamentuko kidea), David Iruretagoyena jauna eta Amaia Iruretagoyena andrea (Iruretagoyena familiaren izenean), eta Andoni Bergareche jauna (ALCE Fundazioaren lehendakaria). Lan finalistak baloratu dituzte hainbat ikuspegitatik —bai akademikotik, bai ekonomian, gizartean eta ingurumenean duten inpaktuaren ikuspegitik—, eta kontuan hartu dute kanpoko eragileek unibertsitatearekin izan duten lankidetza.

Informazio gehiago

Deusto Business School-ek (DBS) profesional arduratsuak prestatu nahi ditu, testuinguru globalean enpresa-proiektu jasangarriak sustatu eta gidatzeko gai direnak, gizarte aberatsago, bidezkoago eta integratzaileago baten mesedetan. Ezagutza sortzea du helburu: diziplina anitzekoa eta beste eragile batzuekin lankidetzan, gizartearen erronka nagusiei erantzun ahal izateko. Sariak Sebastián Iruretagoyena omentzen du, zeina 2009an hil baitzen, behar baino lehen.

Minihesi akustikoak" lana Ibone Urquiola Zaballak, Imanol Aizpuru Arrutik, Eider Albarracín Arbillak, Maider Dorronsoro Aldazek eta María Zubia Irigoyenyk egin dute, Jesús Torrecilla, TECNALIA Ventures deep tech venture builderreko komertzializazio-adituaren eskutik, eta Aquadat lanaMikel Martínez Iturriozek, Javier Álvarez de Eulate de Santo Domingok, Gabriela Garaizabal Etxeberriak, Maarten Handels Cuestak eta Laura Llorente Jodrak egin dute.