Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Itsas zabaleko energia berriztagarrien hurrengo belaunaldia sustatzeko
TECNALIAk eta EEEk itsas energia berriztagarrien bere azpiegituretan sartzeko aukera eskaintzen diote komunitate industrial eta zientifikoari. Sinetsita gaude itsas energia-iturri berriztagarrien sektorea hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegu-sorrera egonkorra ekarriko duen sektorea dela aurrera begira, eta energia-iturri horrekiko konpromisoa dugu. Uste dugu ikerketak, garapenak eta berrikuntzak funtsezko zeregina izan dezaketela beste energia-iturri batzuen aldean lehiakorrak diren teknologiak lortzeko.
Goi-mailako hiru instalazio eskaintzen dira:
TECNALIAren “electrical PTO”ri esker, Mutrikuko olatu-energiaren instalazioaren portaera erreplika daiteke. Mutrikun saiakuntzak egin nahi dituzten erabiltzaileek laborategi-baldintza kontrolatuetan baliozkotu ditzakete aurrez beren ereduak, eta, gero, Mutrikuko olatu-energiaren instalaziora eraman. Ikuspegi hori aplikatu dute, arrakastaz aplikatu ere, Lisboako ISTko adituek Opera Proiektuan olatuen energiarako gailuak garatzeko.
Fernando Salcedo
Itsas zabaleko energia berriztagarrien arloa
MaRINET2 proiektuaren esparruan eskaintzen da azpiegitura hauetara doan sartzeko aukera. 2018ko urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra bitartean, zabalik egongo da Europako goi-mailako instalazio hauetara eta beste saiakuntza-instalazio batzuetara sartzeko aplikazio transnazionalen bigarren deialdia. Doako sarbidea eskaintzen zaien aplikazioek 2018ko apirilaren 20tik urriaren 30era arte erabili ahal izango dituzte instalaziook. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan edo sartu MaRINET2 webgunean.
MaRINET2-k Europar Batasuneko H2020 Ikerketa eta Berrikuntzarako Programaren finantziazioa jaso du, 731084 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.