Berria

Erreferentzia gara hiriguneetan termitak diagnostikatzen

2025ko otsailaren 4a
Dia

"TECNALIAk eraikinen egitura- eta estetika-osotasuna babesteko soluzioak garatzen ditu, eta ziurtatzen du egungo eskakizunetara egokitzen direla eraikinen jatorrizko funtsa arriskuan jarri gabe"

TECNALIA erreferentea da hiriguneetan termitak diagnostikatzen, UNE 56418 arauan oinarrituta.

Josu de Benito (TECNALIAko Zuraren Ingeniaritzakoa) buru duen taldearen zerbitzu nagusietako batek hiriguneetako termita-infestazioen mapak sortzea du ardatz. TECNALIAk urteak daramatza zerbitzu hori eta zurezko egituren ikuskapena eskaintzen hainbat udali, eta, horri esker, eremu horretako erreferentziako laborategi independente gisa finkatu da.

Termitek erasandako hiriguneetan jarduteko protokoloa

Zurezko egiturak ikuskatzen daraman ibilbide luzeari eta normalizazio-batzordeetan izan duen parte-hartze aktiboari esker, UNE 56418 araua (“Lurpeko termiten erasoen eraginpean dauden hiriguneetan jarduteko protokoloa”) garatu behar duen lantalde teknikoan parte hartu zuen TECNALIAko taldeak. Arau horretan, ezartzen da zer prozedura eta metodologia erabili behar diren hiriguneetan lurpeko termiten izurriteak detektatu eta tratatzeko planak diseinatzeko.

UNE 56418 arauak ikuspegi integrala du ezaugarri, eta lau fasetan egituratzen da:

  • Aktibatzea.
  • Diagnostikoa.
  • Tratamendua.
  • Mantentze-lanak.

Eraikinen diagnostikoa eta ikuskapena

TECNALIA, zerbitzu diferentzial gisa, diagnostikoaren fasean espezializatu da. Fase horretan, ezarritako jarduketa-eremuko eraikinak zehatz-mehatz ikuskatzen dira, eta infestazio-maila ebaluatzeko behar den dokumentazioa sortzen da. Dokumentazio horren barruan, jarduketa-eremuaren plano bat egiten da, zenbait datu garrantzitsu jasotzen dituena, hala nola zer eraikin erasan dituzten termiten erasoek eta jarduerak. Plano hori funtsezko dokumentua da, bildutako informazio guztia laburbiltzen baitu, eta zerbitzuari izen hau ematen dio: Termiten mapa.

Sortutako dokumentazio hori funtsezkoa da udalentzat, hiriguneak tratatzeko lehiaketa publikoetan erabiltzen baita. Gainera, tratamendu-enpresek beren eskaintzak arauaren 3. fasean (tratamendua) aurkezteko oinarria da.

Kasu zehatz honetan, arauaren 2. faseko ohiko prozedura orokorra aurkeztuko da, Areatzako udalerriko (Bizkaia) benetako aplikazio-kasu bat erreferentziatzat hartuta. Ezarritako protokoloei jarraituz, iritzizko ikuskapen sakonak egin ziren; teknologia ez-suntsitzaileak erabili ziren (hala nola hezetasun-detektagailuak eta sentsore akustikoak), eta laginak bildu ziren laborategian aztertzeko.

Esperientzia horrek indartu egiten du TECNALIAk ondare eraikia babestearekin eta eraikuntza-sektorearen jasangarritasunarekin duen konpromisoa. TECNALIAk funtsezko eginkizuna du ondare eraikia kontserbatzen eta babesten, batera uztartzen baititu berrikuntza teknologikoa eta eraikin historikoen balio kultural eta arkitektonikoaren ezagutza sakona. Diagnostiko-, monitorizazio- eta errehabilitazio-metodo aurreratuen bidez.