Berria

DUBAI EUROren ASTA ziurtagiria, TECNALIAren eta INTERTEKen arteko lankidetzari esker

2019ko urtarrilaren 23a

Mota-saiakuntzak behe-tentsioko koadro elektrikoetan eta kondentsadore-multzoetan

DUBAI EUROren produktu-ziurtagiria TECNALIAren eta INTERTEKen arteko lankidetzari esker lortu da. Funtsezkoak izan dira, halaber, bi erakunde horien gaitasuna eta ezagutza teknikoa, batetik, eta ASTA ziurtagiriek mundu osoan eta, bereziki, Ekialde Ertainean duten aintzatespena, bestetik.

Prozesua kalitate-kontroleko lantalde batek gainbegiratuta egin da, konpainia elektrikoen eta administrazioen araudia eta aholkulari eta kontratisten zehaztapenak betez.

DUBAI EURO Arabiar Emirerri Batuetako enpresa-talde bat da, eta ingeniaritzaren alor batzuetan jarduten du, maila lokalean, duela 37 urtetik. DUBAI EURO SWITCHGEAR LLG (DESG) erakunde subsidiarioa arduratzen da behe-tentsioko banaketako koadro elektrikoak fabrikatzeaz. Soluzio efizienteak eta kalitate handikoak ematen ditu, eta bere produktuen fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzen ditu.

DESGek azpiestazioetarako automatizazio-sistema adimendunak, energia kudeatzeko sistemak, motorren kontrol-zentroak eta kondentsadore-multzoak eskaintzen ditu, erosotasuna, efizientzia energetikoa eta segurtasuna hobetzeko.

Mota-saiakuntza osoak

Behe-tentsioko sei koadrotan egin ziren saiakuntzak (guztiek ez zuten korronte bera), nazioarteko IEC61439-2 “mota-saiakuntza osoak” arauaren arabera; horrez gain, potentzia-faktorea (APFC) hobetzeko hiru kondentsadore-multzotan ere egin ziren, IEC 61921 eta IEC 61439-1 arauen arabera.

Saiakuntzetan, besteak beste, berotze-probak egin ziren, ganbera klimatikoetan tenperatura altuetara berotuta, eta potentzia-saiakuntzak ere bai, zirkuitulaburrak jasateko ahalmena egiaztatzeko.

Saiakuntzak TECNALIAren laborategi elektrikoetan egin ziren, Bizkaian, INTERTEKeko ASTA-begirale batek gainbegiratuta. Saiakuntzak egiteko eta produktuak ziurtatzeko prozesu osoa ona izan zen. Eta prozesuaren emaitza, saiakuntza egin zitzaien produktu guztientzako ASTA ziurtagiriak.